URRE BAT eta ZILAR BAT, TALDEKO 2 ERREKOR BERRI eta 7 MARKA PERTSONAL Tolosan ospatutako alebinen Euskal Herrikoan
Pasa den asteburuan Tolosako Usabal Kiroldegian Euskal Herriko Alebinen Udako Txapelketa ospatu da. Gure igerilariak gogotsu hartu dute parte eta urte guztiko lanaren fruituak jaso dituzte.
Bertan, Unai G. Somovilla bikain aritu da, bi domina eskuratuz eta taldeko 14 urteko bi errekor berri ezarriz.. Bata 200 bizkar proban: bertan urrea lortu zuen Unaiek kronoa 2:23,58an geratuz eta Euskal Herriko Txapeldun izateaz gain bere marka pertsonala hobetuz. Lau estiloetako 400 metroetan, txapeldunorde izan zen, zilarrezko domina lortuz eta bere markarik onena gaindituz berriro ere. 100 bular proban, laugarren sailkatu zen 1:14,96 eginez.
Aintzane Sarobe, Ane Artola, Nora Imaz, Nerea Santos, Eneko Elizasu, Pello Ibargoyen eta Iker Felipek ere parte hartu zuten Euskal Herriko Txapelketa honetan, bakoitzak bere probetan ahalik eta onena emanez eta zenbait marka pertsonal hobetuz. Modu horretan, Nora Imaz-ek parte hartutako 3 probetan marka pertsonalak lortu zituen (800 librean, 100 librean eta 200 estiloetan) eta Aintzane Sarobek 200 eta 400 estiloetako markak hobetu zituen. Iker Felipek, Eneko Elizasuk eta Pello Ibargoyen-ek, errelebuetako markak hobetzea lortu zuten (4x100 eta 4x200 libre) eta gauza bera egin zuten lau nesken artean 4x100 eta 4x200 librean et abaita 4x100 estiloetan ere.
Denboraldiari amiera bikaina eman zioten beraz lehian jarraitzen zute azken alebnek. Hauen artean, Unai G. Somovillak entrenatzen jarraituko du oraindik ere, Bartzelonan ospatuko den Alebin mailako Espainiako Txapelketan lehian izango baita. Unai 100 bular eta 100 bizkar probatan lehiatuko da Picornell-en. Hori uztailaren 21ean izango da.
Burunpower!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario