KRONIKA: ESKOLARTEKO XXXIII GIPUZKOAKO TXAPELKETA | CRONICA: XXXIII CTO DE GIPUZKOA EDAD ESCOLAR

URRE 1, 5 ZILAR eta 2 BRONTZE, TALDEKO 2 ERREKOR BERRI XXXIII GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAN


Pasa den igandean, taldeko alebinak Gipuzkoako Eskolarteko XXXIII Txapelketan parte hartzen izan ziren, Tolosako Usabal kiroldegian. Txapelketa goizez eta arratsaldez izan zen, bi jardunalditan.


Txapelketan taldeko 13 haur izan genituen lehian. Lortutako emaitzek erakusten duten bezela, denak benetan txukun aritu ziren ahal zuten onena emanez eta guztiek emaitza bikainak lortu zituzten, tartean domina batzuk eskuratuz eta txapelketa handiagoetarako sailkapenak lortuz; bai Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetarako eta baita Alebin mailako Euskal Herriko Txapelketarako ere.

Tartean, Unai Geovany Somovilla Espainiako Alebin mailako Txapelketarako gutxienekoa lortzeko zorian ere izan zen, 100 bizkar probako 1:06,42an gutxinekotik 42 ehunekotara geratuz. 

Dominak


Urreak
Unai G. Somovilla: 100 bizkar (1:06,42)

Zilarrak
Aimar Sukunza: 1500 libre (24:17,18)
Nerea Santos: 400 libre (5:26,49)
Nora Imaz: 200 estiloak (3:07,70)
Eneko Elizasu: 400 libre (5:46,11)
Aintzane Sarobe: 100 bizkar (1:15,65)

Brontzeak
Aintzane Sarobe: 200 bizkar (2:40,85)
Nerea Santos: 800 libre (10:49,65)

Dominarik lortu ez arren, gainontzeko igerilari guztiak ere bikain aritu ziren, askotan lehen postuetatik gertu eta orokorrean euren marka guztiak hautsiz, beraz, zorionak guzti-guztioi!! 

Zorionak guztioi!! Aupa ZUEK!! BURUNPOWER!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios