KRONIKA: KZL/TEST 4. JARDUNALDIA eta ALEBINEN LIGAKO 6. JARDUNALDIA | CRÓNICA: 4ª JORNADA LED/TEST y 6ª JORNADA LIGA ALEVIN
BENJAMIN ETA ALEBINAK BIKAIN TOLOSAN ospatutako erronka haundiko jardunaldian
Pasa den larunbatean, Tolosako Usabal Kiroldegian, Kirol Zehaztasun Ligako 4. jardunaldia eta Alebin Ligako 6. jardunaldia izan zuten gure haurrek. Jardunaldi hontarako proba gogorrak egokitu zitzaizkien igerilariei.
Benjaminetan, 2008an eta 2007an jaiotakoei 25 edo 50 metro tximeleta estiloan egokitu zitzaien eta 2006ko neska-mutilei eta 2005eko mutilei berriz, 200 edo 400 metro estilo librean eta 100m lau estiloetan. Errelebuei dagokienez, txikienek 6x25 metro bular estiloan errelebu mistoa izan zuten,.Nagusienek berriz, 4x50 metro lau estiloetan.
Alebinen jardunaldiari dagokionez eta aurreko jardunaldiko proba gogorrei segida emateko, iraupen luzeko eta lau estiloetako probak izan zituzten, 800 metro estilo librean neskentzat eta 1500 metro estilo librean mutilentzat. Horrez gain, 200 metro lau estiloetan proba ere izan zuten guztiek. Jardunaldi honetan alebinek ez zuten erreleburik izan.
Emaitzei dagokienez, jardunaldi guzietako mailari jarraiki lan polita egin zuten gure igerilariek. Adibidez, 25 metro tximeleta estiloan, Hodei Barcina eta Aitor Santos lehen eta bigarren postuetan sailkatu ziren. Tximeleta estiloko 50 metrokoan aldiz, Miren Sarobek hirugarren marka onena lortu zuen. Bular estiloko errelebu mistoan laugarren postua lortu zuten gure txikiek, bikain igeri eginaz.
Handiei dagokienez, 200 metro estilo libreko proban, Iker Gorostegi hirugarren postuan ikusi ahal izan genuen, 400 metro estilo librean Noel Conde hirugarren postuan eta Garazi Etxeberria bigarrenean. Errelebuetan, neskek hirugarren postua lortu zuten, lau estiloetan maila txukuna lortu dutela erakutsiz.
Orokorrean, benjamin guztiak bikain aritu ziren, euren ikaskuntzan aurrera egiten doazela erakutsiz eta pixknaka, gero eta proba zailagoei aurre eginez. Zorionak denoi!!
Alebinei dagokionez, 1500 metrokoan, Eneko Elizasuk 2004 urtean jaiotakoen artean laugarren postua lortu zuen azken metroraino gogor lan eginaz, Unai Somovillak eta Aimar Sukunzak egin bezala, beraiek ere 2003 urtekoen artean lehen eta hirugarren postuak lortu baizitutzten hurrenez hurren.
Nesken 800 metrokoan, Nora Imaz bere adineko lehen hiruen artean ian zen marka bikain batekin. Urtebete zaharragoak diren Nerea Santos eta Aintzane Sarobek ere laugarren eta bosgarren postuak lortu zituzten.
Iraupen luzexeagoko proba hauetan, denak bikain aritu ziren. Askok, egin zutena baina gehiago egin zezaketenaren sentsazioarekin amaitu zuten baina adin hauetako haurrentzat proba hauen zailtasun nagusia horretan dago, horren iraupen luzean zehar esfortzuaren kontrolean eta beraz, distantzia hauetako lehen edo bigarren esprientzia bezala, hori ikasteko eta hurrengoetan hobeto moldatzeko oso baliogarria izan zela uste dugu. Fiikoki eta ahalmen aerobikoari dagokionez, horrelako distantziak burutzeko inongo arazorik ez dutela ere garbi ikusi genuen.
Lau estiloetako 200 metrokoan, jardunaldiaren exigentzia mailaren ondorioz nekea nabaritu zitzaien igerilariei, baina gureak gogor jardun zuten lanean euren onena beste behin ere emanez. Honekin amaiera bikaina eman zitzaion txapelketa eta erronka arratsalde eder bati, eguneroko lanak bere fruituak ematen dituela ikusiz.
Comentarios
Publicar un comentario