KRONIKA: INFANTIL MAILAKO NEGUKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CRONICA: CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE INVIERNO

5 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 6 ERREKOR BERRI eta EUSKADIKO ERREKOR BERRI BAT Gijon-en ospatutako Espainiako Txapelketan

Pasa den ostiraletik atzora arte, Leire eta Ainhoa Martin Gijon-en izan dira Infantil mailako Espainiako Neguko Txapelketan hartzen.

Leirek 400 estiloak, 200 bular, 200 bizkar, 400 libre eta 200 estiloak probatan hartu du parte eta Ainhak berriz 200 estiloak proban.


Leireri dagokionez, gora beherak izan dituen arren, oso txukun aritu dela esan behar dugu.200 bular proban 2:52,31rekin marka pertsonala eta taldeko absolutu mailako errekor berrri bat ezarri zuen. Oraindik hobeto aritu zen 200 bizkar proban; 2:25,17rekin marka pertsonala eta taldeko 14 urteko errekor berria ezartzeaz gain, Euskadiko 14 urteko errekor berria ere ezarri zuen.

Astearteko azken jardunaldian bi proba sendo zituen Leirek, lehendabizi 400 librea eta 200 estiloak proba ondoren. 400 librean 4:47,19 txukun bat egitea lortu zuen marka pertsonala eginez eta taldeko 14 urteko errekor berri bat ezarriz. Bukaerako 200 estiloan proban, lau egunetako nekea nabaritu zitzaion arren, edrki defendatu zen eta 2:31,62 egitea lortu ere bai, aurreko marka 2 segundutan hobetuz eta beste behin ere taldeko erreko rberri bat ezarriz.

Proba hauetaz gain, lehen egunean 400 estiloak proba izan zuen Leirek. Proba hau ez zitzaion ondo atera baina hala ere 5:22,28 txukun bat egiteko gai izan zen.

Postuei dagokionez, emaitza onena 200 bizkar proban lortu zuen nabarmen, bere ahalmenen nondik norakoa garbi azalduz. Proba honetan kategorian 10garren amaitzea lortu zuen eta adinaren arabera berriz hirugarren. Azken datu hau inetresgarria ziango da Udarako Espainikoari begira.

Ainhoari dagokionez, proba bakarra zuen arren, azken egunerarte forma betean mantentzen jakin duela esan behar dugu. Astearteko bere proba iritsi arte bertan gauzatutako entrenamenduak ondo joan dira eta 200 estiloak proba bete-betean egin ahal izan zuen, 2;31,89rekin bere aurreko marka 7 segundutan hobetuz. Benetan marka bikaina Ainhoak eginikoa!!

Larunbat honetan, Ainhoa, Leire eta gainontzeko taldekideak Anoetan izango dira goizez bakarrik ospatuko den "Gipuzkoa Saria"n arte hartzen. Aste Santuko oporralditxoaren aurretik izango duten azken zita izango da.

Aupa NESKAK!! ZORIONAK!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios