KRONIKA: IGERIKETA EGOKITUKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA | CRONICA: CTO DE GIPUZKOA DE NATACION ADAPTADA

NAHIA ZUDAIRE IGERIKETA EGOKITUKO GIPUZKOAKO TXAPELDUN
  • Parte hartutako 3 probetan bere aurreko markak birrindu zituen Nahiak.
Pasa den larunbatean goizez Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal kiroldegian. Betan Nahia Zudaire taldekidea aritu zen Konporta taldearekin lehian.


Nahiak 100 bizkar proban 1:43,07 egin zuen aurreko 1:52,30a 10 segundutan hobetuz. 100 tximeletan 1:37,28, aurreko 1:46,28a 9 segundutan hobetuz eta 200 estiloetan berriz, 3:36,98, aurreko 3:58,12a 22 segundutan birrinduz.

Lortutako emaitzen puntuazioari esker, banakako probez gain, sailkapen orokorrean Nahiak txapeldun izatea lotu zuen. Zorionak Nahia!!

Datorren asteburu honetan, Nahia Iruñan izango da, Euskal Herriko Txapelketan lehian. Eutsi!!


ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios