TALDEKO 66 BENJAMIN ETA ALEBIN GOGOTSU ARITU ZIREN LASARTEN OSPATUTAKO 50 METROKO SAILKAPEN PROBETAN
- Gure taldetik, 14 igerilari eta 2 errelebuak Legazpiko finaletan izango dira
Pasa den larunbatean, 50 Metroko Sariaren Sailkapen Probak ospatu ziren Lasarteko igerilekuan. Sari honek bi fase ditu; lehena Lasarten ospatutakoa eta bigarrena igande honetan finaletarako sailkatu direnekin Legazpiko Bikuña igerilekuan ospatuko dena.
Finaletarako sailkapena, Gipuzkoa osoan zehar banatatutako 4 egoitzetan zehar, kategoria eta proba bakoitzaren arabera egingo da, sailkapen bateratu horretan, proba eta kategoria bakoitzeko lehen 12 igerilariak sailkatuko direlarik; lehen 6 igerilariek A finala jokatuko dute eta gainontzeko 6 igerilariek berriz, B finala. Errelebuen sailkapena modu berean egingo da.
Sari honetan, haur bakoitzak estilo bakarrean 50 metroko proba bat burutu zuen eta guztiak gogotsu aritu ziren sari honek sortarazitako zirraren eraginez eta igande hontarako sailkatu nahiaren gogoz. Banakako probaz gain, 4x50 estilo libreko errelebu mistoak ere izan zituzten bai benjaminetan eta baita alebinetan ere.
Gure igerilarietako asko, Lasarteko egoitzan lehen postuetan izan ziren eta ziurrenik finaletan izango dira baina, halere, gainontzeko egoitzetan egindako markak kontutan izan beharko dira. Emaitza eta sailkapen ofizialak irten bitartean, gure taldetik bi errelebuak eta 14 bat igerilari Legazpiko finaletan izango direla uste dugu.
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario