3 PODIUM eta PARTAIDETZA HAUNDITZEN DONOSTIAKO URETAN
- Leire Martin txapeldun, Unai G. Somovilla txapeldunorede eta Ainhoa Martin hirugarren izan ziren.
Pasa den igandean, hilaren 28an taldeko zenbait igerilari donostiako uretan izan zren, Irlako Itsas Zeharkaldiaren 19. edizioan parte hartzen. Bertan bikain aritu zien denak eta batzuek berriro ere podiumean egotea lortu zuten.
Infantilen kategorian, nesketan, Leire eta Ainhoa Martin, Irati eta Joane Arzalluz eta Nerea Santos aritu ziren lehian. Gizonezkoetan berriz, Unai G. Somovilla aritu zen. Gaztetxo hauen artean, nesketan, Leire Martin Txapeldun izan zen eta Ainhoa Martin berriz hirugarren. 600 metroak osatzeko, Leirek 13 minutu eta 58 segundu behar izan zituen eta Ainhoak berriz 14 minutu eta 28 segundu. Irati Arzalluz 4. sailkatu zen distantzia 15 minutu eta 6 segundutan amaituz.
Gizonezkoetan, Unai G. Somovilla txapeldunorde izan zen 600 metroak 14 minutu eta 18 segudutan osatuz.
Joane Arzalluz 11garren izan zen 16 minutu eta 15 segundurekin eta Nerea Santos berriz 21garren 21 minutu eta 18 segundurekin bere lehen itsas zeharkaldia osatuz, aupa Nerea!
Nagusietan, hiru taldekide izan genituen 3000 metroko proan parte hartzen: Joel Lopez, Andoni Salsamendi eta Yoli Pastor. Yoli 6garren izan zen bere kategorian, distantzia 48 minutu eta 46 segundutan amaituz. Gizonezkoen Senior Kategorian berriz, Joel 26garren izan zen 46 minutu eta 44 segundurekin eta Andoni 35garren, distantzia 48 minutu eta 49tan amaituz
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario