Pasa den larunbatean, gure taldeko 7 alebin Bergarako Agorrosin kiroldegian izan ziren Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolaturiko teknifikazio saioetan parte hartzen.
Gure taldetik Unai G. Somovilla, Lander Sorozabal, Ainhoa Martin, Leire Martin, Joane Arzalluz, Ane Artola eta Aintzane Sarobe izan ziren parte hartzen.
Igerilariek uretako bi saio burutu zituzten; bata irteera eta biraketen ingurukoa eta bestea garapen aerobikoan zentratua. Tartean jarrera osasungarrin inguruko hitzaldi bat ere izan zuten.
Gure igerilariek eta parte hartutako talde osoak orokorrean, egun probetxagarri eta on bat igaro zuten Bergaran. Talde desberdinetako haurrek elkarrekin egon eta entrenatzeko aukera izan zuten eta euren prestakuntzan saio gehigarriak izan zituzten.
Haurrak oso gustura itzuli ziren. Animoak lanean jarraitzeko. Aupa Zuek!! Burunpower!!
ELKARBANATU | COMPARTELO
Comentarios
Publicar un comentario