Pasa den asteburuan gure hiru taldekide Toulous-en izan ziren, Gipuzkoako Selekzioko kide bezela "MEETING NATIONAL MIDI-PYRÉNÉES"ean parte hartzen.
Gure taldekideentzat ez zen txapelketa bereziki aipagaria izan baina asteburu berezi batetaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mikel Esnal 50 bizkar, 50 libre eta 100 libre probetan aritu zen. Itsaso Tolosak bizkar erako 50, 100 eta 200ean egin zuen igeri eta Iñigo Ibarburuk tximeletako 50 eta 100ean eta baita estilo libreko 10ean ere.
Emaitzen aldetik bereziki aipagaria izan ez bazen ere, gure igerilariak zenbait finaletan izan ziren: Mikel Esnal 50 libreko B finalean egon zen eta guztira 7garren izan zen eta 50 bizkar probako C finalean 3garren izan zen.
Itsaso Tolosa 3 probetan B finaletan izan zen. 50ekoan 5garren izan zen, 100ekoan 2garren eta 200ekoan 4garren.
Iñigo Ibarburu 50 tximeletako B finalean 2garren izan zen eta 100 tximeletako A finalean berriz 8garren.
Gauzak horrela, Mikel eta Itsasok neguko zikloari amaiera eman diote eta Iñigok azken txanpa izango du Sabadel-en Espainiako Absolutu mailako Open-a jokatu arte. Hori martxoaren 18tik 22ra bitartean izango da.
Comentarios
Publicar un comentario