KZL/TEST 3. JARDUNALDIA eta ALEBINEN LIGAKO 5. JARDUNALDIA | 3ª JORNADA LED/TEST y 5ª JORNADA LIGA ALEVIN

Aste santutako oporrak gertu izan arren, eta nahiz eta oporralditxoa hartzeko gogoz egon, gure gaztetxoek maila bikaina eman zuten berriro ere pasa den asteburuan ospatutako ligako jardunaldian..

2007-2006 urtean jaiotako neska mutilek 50 bular estiloan edo 100 bular probak izan zituzten aukeran. Adin tarte hontako haurrek, saio amaieran 4x50 bizkar estiloko errelebua izan zuten.


2005-eko neska mutilek eta 2004-ko mutilek aldiz 50 metro estilo librean eta 100 metro edo 200 metro bular estiloan izan zituzten.

Azkenik, alebinek, (2004-2003 neskak eta 2003-2002 mutilak) 100 metro estilo librean eta 400 metro estiloak probak egin zituzten.

Besteak beste, Jon Pelayok 3. postua lortu zuen 100m bular estiloan 1'54''63 denbora eginaz. 200m bular estiloan Nora Imazek ere 3. postua lortu zuen 4'14''24 denbora bikaina eginaz. Taldekako 4x50m bizkar estiloan eginiko erreleboetan Eneko Elizasuk, Iker Felipek, Oier Morenok eta Unai Barcinak osatutako laukoteak 4. postua lortu zuen 3'05''90-eko denbora eginez. Neskek berriz 3. postua lortu zuten Nora Imaz, Maddi Carcedo, Enara Elvira eta Garazi Irigorasek eginiko igerialdi onari esker.

Alebinei dagokionez, hauek ere ez ziren atzean geratu. Lehenik eta behin Unai Somovillak 400 estiloetako proban lehen postua lortu zuen 5'43''32-ko denborarekin, Lander Sorozabalek 5'47''96rekin bere adinean egin bezala. Nesketan, Joane Arzalluzek 2. postua lortu zuen 2004-koen artean 6'23''96 denborarekin eta Ainhoa Martinek eta Paula Sevillanok 1. eta 3. postua lortu zuten hurrenez hurren 5'47''33 eta 6'08''32 denborekin.

100 metro estilo librean, Unai Somovillak berriro ere 1. postua lortu zuen bere adinean 1'04''80-ko denbora eginez eta Lander Sorozabalek 2004. urtekoen artean ere 1. postua lortu zuen 1'09''95-ko denborarekin. Joane Arzalluzek 1'14''58 denborarekin eta Aintzane Sarobek 1'16''21 denborarekin 1. eta 3. postuak eskuratu zituzten beren adinean.


Alebinen txapelketari amaiera emateko errelebu exigente bat izan zuten gure alebinek; 4x100m tximeleta. Neskek 1. postua lortu zuten 6'39''56-ko denbora eginaz.

Aupa Zuek!! Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios