GETARIA-ZARAUTZ ITSAS ZEHARKALDIA

TALDEKIDEAK BIKAIN GETARIA-ZARAUTZ ZEHARKALDIAN !!

Atzo ospatutako Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian hainbat taldekide izan ziren parte hartzen.
Master taldetik Yoli Pastor, Pili Bodegas, Yoana Gonzalez eta Laura Igea izan ziren emakumezkoetan. Gizonezkoetan berriz Alvaro Garasa, Igor Amantegi, Ismael Hernandez, Mauri Rodriguez, Ruben Villalón eta Enaitz Ibarburu aritu ziren, nor ber kategorian. Taldeko alebin artetik hiru gaztetxo ere izan ziren lehian infantil kategorian: Lander Sorozabal, Unai G. Somovilla eta Leire Martin. 
Guztira 13 taldekide izan ziren, nagusiak 2850 metroko distantzia burutzen eta txikienak berriz 800 metrokoa.


Orokorrean, denek goiz eder bat igaro zuten, taldegiro paregabea izan zuten eta egindako itsas zeharkaldiarekin oso gustura atera ziren. Ia denek aurreko urteetako markak hobetzea lortu zuten eta beste batzuk lehen aldiz itsas zeharkaldi hau burutu zuten, amierara inongo arazorik gabe iritsiz eta ibilbidearekin gozatuz.

Kategoriaz kategoria honela izan ziren master ataleko gure taldekideak:

GIZONEZKO SENIORRAK

  1. Enaitz Ibarburu (166) 00:49:26
  2. Ruben Villalon (334) 00:58:48
EMAKUMEZKO MASTERRAK
  1. Pili Bodegas (10) 00:46:16
  2. Yoli Pastor (14) 00:47:02
  3. Laura Igea (23) 00:50:02
  4. Yoana Gonzalez (66) 00:58:23
GIZONEZKO MASTERRAK
  1. Igor Amantegi (144) 00:49:51
  2. Ismael Hernandez (177) 00:50:56
  3. Alvaro Garasa (407) 01:01:16
GIZONEZKOEN MASTER 2 KATEGORIA
  1. Mauri Rodriguez (49) 00:49:13

Alebinak Infantil Kategorian

Infantil kategoriaren barruan, taldeko hiru partaide aritu ziren: 2003 urteko Unai G. Somovilla eta orain dela gutxi A Coruñan lehian izan zen Leire Martin eta 2002 urteko Lander Sorozabal. Hirurak infantil kategorian aritu ziren (2004 urtetik 2001 urtera bitartekoak) eta beraiek baino zaharragoak ziren asko egon arren benetan gustura eta bikain aritu ziren.

Leire Martin 4garren izan zen bere kategorian, 800 metroko tartea 15 minutu eta 41 segundutan burutuz. Beste neska batekin batera lehorreratu ondoren lurrera erori eta hirugarren postua lasterka galdu zuelarik. Hala ere ondo merezitako garaikurra jaso zuen. Unai G. Somovilak 17 minutu eta 9 segundutan burutu zuen tartea 18garren postuan sailkatuz eta Lander Sorozabal berriz 23garren izan zen, distantzia 17 minutu eta 32 segundutan osatuz. Aupa Zuek!!

EMAKUMEZKO INFANTILAK

  1. Leire Martin (4) 00:15:41
GIZONEZKO INFANTILAK
  1. Unai G. Somovilla (18) 00:17:09
  2. Lander Sorozabal (23) 00:17:32

Comentarios