2 URRE, 3 ZILAR, BRONTZE 1 eta 13 MARKA PERTSONAL Euskadiko Eskolarteko 34. Kirol Jokoetan
Pasa den larunbatean taldeko Lander Sorozabal, Ainhoa Martin, Leire Martin, Paula Sevillano, Xabier Alonso, Nora Qian Villamediana, Jon Soto eta Iñaki Arregi Donostiako Altzako igerilekuan izan ziren Gipuzkoako Selekzioarekin Euskadiko 34. Eskolarteko Txapelketan parte hartzen.
Bertan bikain aritu ziren gure taldekideak eta marka eginen hobekuntza eta domina ugari ekarri zituzten Eskolarteko Kirol Jokoetatik.
Urreak Leire eta Ainhoa Martin ahizpa bikien eskutik etorri ziren. Leire 200 estiloetan nagusi izan zen 2'44''17 markarekin aurreko asteburukoa segundu batean hobetuz eta Ainhoa ere nagusi izan zen baina 100 estiloan, honek ere 1'20''73rekin aurreko marka segundu batean hobetuz. Leirek 200 bular frogan ere urrea eta espainiako gutxienekoak lortzekotan izan zen baina akats baten ondorioz deskalifikatua izan zen.
Zilarrak Jon Soto eta Leire Martinek eskuratu zituzten. Jon-ek 100 estiloetan lortu zuen zilarra 1'15''16 markarekin eta Leirek berriz, lortutako bi zilarrak bi erreleboetan eskuratu zituen, 4x100 librean eta 4x100 estiloetan, bietan lehen postan ateraz eta bietan marka pertsonalak eginez.
Brontzea Xabier Alonso andoaindarrak eskuratu zuen 200 librean. Froga hontan aurreko asteburuko marka 3 segundutan hobetzea lortu zuen Xabik 2'24''34 egirea lortuz. 100 librean 7garren izan zen.
Dominarik ez baina euren markak hobetuta etorri ziren gainontzeko taldekideak. Lander Sorozabal 11garren izan zen 1500 librean, 21'44''98rekin aurreko marka 9 segundutan hobetuz. 100 estiloetan 10garren izan zen, 1'23''77 eginez eta aurreko marka 2 segundutan murriztuz.
Ainhoa Martinek bere bigarren rogan, 100 tximeletan, 4garren postua eskuratu zuen (1'23''63) eta Paula Sevillano bosgarren izan zen parte hartu zuen bi frogetan, 100 eta 200 bizkar frogetan, lehenengoan marka nabarmen hobetuz.
Nora Qian Villamedianak 200 eta 400 estiloetako markak nabarmen hobetzea lortu zuen. Lehenengoan 10garren izan zen 3'18''73rekin bere marka 2 segundutan hobetuz eta bigarrenean 6'51''94rekin 6garren izan zen eta aurreko marka 11 segundutan hobetzea lortu zuen. Iñaki Arregi 11garren izan zen 100 bizkar frogan, eta bere marka hobetzea lortu zuen (1'25''68).
Txapelketa bikaina eta egun bikaina beraz. Gure taldekideek lehiketa bikaina egiteaz gain egun eder eta ziragarri bat pasatzeko aukera izan zuten eta ikaragarri gustura itzuli ziren etxera. Azken lehiaketa Lasarteko XXVI Sarian izango dute eta Leire Martinek Espainiako Alebin mailako Txapelketa prestatzeko entrenatzen jarraitu beharko du. Zorionak denoi eta animo!! Burunpower!!
AUPA EKIPO!! ZORIONAK!!
Comentarios
Publicar un comentario