GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXXI. TXAPELKETA



4 URRE, 4 ZILAR eta 7 BRONTZE GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO JOKOETAN
  • Leire Martin-ek, Ainhoa Martin-ek, Jon Sotok eta Xabier Alonsok automatikoki Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetarako txartela lortu zuten
  • Leire Martin-ek lehendik zuen 400 estiloetako gutxienekoari 200 estiloetakoa gehitu zion Alebinen Udarako Espainiako Txapelketarako
Pasa den igandean, taldeko alebinak Gipuzkoako Eskolarteko XXXI Txapelketan parte hartzen izan ziren, Legazpian. Txapelketa goizez eta arratsaldez izan zen, bi jardunalditan.


Txapelketan taldeko 16 haur izan genituen lehian. 2003ko nesken artean Nora Qian Villamediana, Paula Sevillano, Leire Martin, Ainhoa Martin, Paula Cebriá, Azipea Oria, Yaiza Martinez eta Maddi Elizasu aritu ziren eta 2002 eta 2001eko mutilen artean berriz Jon Soto, Jon del Rio, Xabier Alonso, Lander Sorozabal, Lander Azkarate, Iñaki Arregi, Unai Rodriguez eta Ibai Estanga. Denak benetan txukun aritu ziren ahal zuten onena emanez eta guztiek emaitza bikainak lortu zituzten.

Goizeko jardunaldiko frogetan gure igerilariek zenbait frogatan dominak eskuratzea lortu zuten. Lander Sorozabalek 1500 librean zilarra eskuratu zuen 21:53,15 marka eginez. Ainhoa Martinek ere zilarra lortu zuen 100 tximeletan 1:24,42 markarekin. Domina bera eskuratu zuen Xabier Alonsok 200 libre frogan, distantzia hontan 2:27,52 bikain bat egitea lortuz. Unai Rodriguez andoaindarrak brontzea eskuratu zuen 100 bular frogan 1:39,29 denborarekin. Goizeko urrea Leire Martin-en eskutik iritsi zen 200 estiloak frogan. Froga hontan Leire erabat nagusi izan zen 2:45,18 marka eginez eta marka horrekin Alebinen Udarako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortuz ( aurretik 400 estiloetakoa badu jada). 

Goiza amaitzeko 4x100 libre errelebuak izan zituzten bai nesketan eta baita mutiletan ere. Mutiletan Jon Soto-k, Lander Sorozabal-ek, Jon del Rio-k eta Xabier Alonso-k osatutako taldeak bosgarren postua eskuratu zuen 4:46,39 eginez. Nesketan aldiz, Leire Martin-ek, Paula Sevillano-k, Nora Qian Villamediana-k eta Ainhoa Martin-ek osatutako taldeak hirugarren postua eta brontze bana eskuratu zuten 5:19,02 eginez.

Arratsaldeko jardunaldian domina gehiago etorri ziren. Xabier Alonsok eta Iñaki Arregik brontze bana eskuratu zuten, lehenak 100 librean benetako marka ederra lortuz (1:05,47) eta bigarrenak 100 bizkar frogan, honek ere 1:25,68rekin marka txukuna eginez. Zilarra Lander Sorozabal-en eskutik iritsi zen 100 estiloak frogan (1:25,59) eta urreak berriz, Jon Soto-k, Leire Martin-ek eta Ainhoa Martin-ek eskuratu zituzten. Jon Soto txapeldun izan zen 100 estiloak frogan 1:14,74 eder batekin (goizean egindako 200 estiloetan ere podiumean egoteko moduan zen baina deskalifikatua izan zen), Ainhoa Martin ere txapeldun izan zen froga berean 1:21,31 eginez eta Leire Martinek ere lehen postua eskuratu zuen 200 bular frogan, 3:04,91rekin urrea lortuz.

Arratsaldeko jardunaldiaren amaieran ere errelebuak izan zituzten gure gaztetxoek, kasu hontan 4x100 estiloak errelebua. Taldeak goizeko neska mutil berberek osatu zituzten. Neskek laugarren postua eskuratu zuten 5:55,59rekin eta mutilek berriz seigarrena 5:35,50ekin.

Dominarik lortu ez arren, gainontzeko igerilari guztiak ere bikain aritu ziren, askotan lehen postuetatik gertu eta orokorrean euren marka guztiak hautsiz, beraz, zorionak guzti-guztioi!! 

Aurreko egunean alebin txikienak egin bezelaxe, elkarrekin pasatzeko egun polit bat izan zuten gaztetxo hauek ere eta, lehiatzeaz gain, elakrrekin bazkaldu eta elkarrekin denbora gehiago parada ere izan zuten.

Datorren larunbateko Euskadiko Eskolarteko Jokoetara begira, Leire Martin, Ainhoa Martin, Jon Soto eta Xabier Alonso Altzan Gipuzkoako Selekzioarekin izango dira ziur. Gainontzeko taldekideren batek sailkapena lortu duen hala ez jakiteko zain egon beharko dugu.

Zorionak guztioi!!

Comentarios