CTO ESPAÑA ABSOLUTO OPEN DE PRIMAVERA

BI FINAL, BI MARKA PERTSONAL, TALDEKO BI ERREKOR BERRI eta LAUGARREN POSTU BAT MALAGAN

Pasa den martxoaren 28tik 31era bitartean Mikel Esnal eta Iñigo Ibarburu Malagan izan dira Espainiako Udaberriko Absolutu mailako Open Txapelketan parte hartzen. Bertan emaitza onak eta ez horren onak izan dituzte gure bi taldekideek.

Alde batetik, Mikel Esnalek 50 libre frogan hartu zuen parte. Mikelek ez zuen bere egunik onena izan eta ezin izan zuen bere marka hobetu. Horrelako txapelketetan oraindik ere eskarmentu gehiago behar du lehiatzeko garaian lasaitasuna edukitzeko. Inoiz baino forma hobean egon den arren, horrelako froga labur batean dena ondo egin beharra dago eta, saltoaren ondoren urazpitik ateratzeko momentuan Mikelek ez zuen momentua ondo neurtu eta frogaren zati handi bat oso ondoratuta egin zuen igeri, bere marka hobetzeko aukera guztiak bertan galduz. Hala ere, prestakuntzan zehar ikasi eta hobetutakoarekin geratzen gara, jakin bai baitakigu forma betean zegoela eta egindako 24''83a baino marka askoz ere hobea egiteko moduan zela. Hurrengo batean beharko du.

Bestalde Iñigo Ibarburu 200 tximeletan, 100 libren, 100 tximeletan eta 50 tximeletan aritu zen. 200 tximeletan eta 100 libren ez zuen bere marka hobetzerik izan baina bai 100 eta 50 tximeletan. 

Azken bi hauetan finaletan izan zen eta benetan paper txukuna burutu zuen, batez ere juniorra dela eta nazioarteko igerilarien artean aritu zela kontutan hartzen badugu. 100 tximeletako finalean 16garren postuan amaitu zuen absolutu mailan eta bere kategorian berriz 6garren izan zen, nazioarteko igerilariak ere kontutan hartuta. Froga hontan Iñigok 55''96ko marka pertsonala egin zuen, lehen aldiz 56 segunduetatik jaitsiz.

50 tximeletan Iñigok 18garren postua eskuratu zuen absolutu mailan eta bere kategorian 4garren izan zen, brontzezko domina eskuratzeko ehuneko gutxitara geratuz. Froga hontan 25''40ko marka pertsonala eskuratu zuen Iñigok.

Sentsazio gazi gozoa emaitzen aldetik baina lana ondo egina zegoenaren konfidantza bestetik. Neguko azken lehiaketa honen ondoren atsedenaldi bat izan dute bi igerilari hauek eta talde osoarekin batera Benidorm-era egindako bidaiaren ondoren berriro ere lanean hastea tokatzen zaie. Animo eta aupa zuek!!

Comentarios