KZL ETA TEST 1. JARDUNALDIA | 1ª JORNADA LED Y TEST

IGERILARI TXIKIAK PRIMERAN LIGAKO LEHEN JARDUNALDIAN
  • Guztiak benetan txukun aritu ziren euren frogetan
Pasa den larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek txapelketei hasera eman zieten ligako lehenengo jardunaldiarekin. 

Txapelketa hontan, Lasarten eta Andoainen entrenatzen duten haurrek elkarrekin egoteko eta elkarrekin lehiatzeko zuten denboraldiko lehen aukera izan zen eta alde horretatik txapelketa berezia izan zen.


Txapelketa Tolosan izan zen eta guztira Buruntzaldea IKT-ko 56 haur izan ziren lehian. Guztiak oso txukun aritu ziren eta pozik eta gustura atera ziren.

Lehen Urteko Benjaminak

2006an jaiotako haurrek 50 bizkar eta 6x25 libre errelebo mistoa izan zituzten, beraientzat lehenengoa zen txapelketa hontan. 2005eko haur batzuk ere 50 metroko frogan hartu zuten parte.
Guztira urte hontako 16 haur aritu ziren txapelketan. Beraientzat lehen txapelketa izanik urduri zeuden arren, oso txukun aritu ziren denak, bi estiloetan txukun moldatuz. Adin hontan garrantzitsuena estiloak menperatzea eta arautegia barneratzea izanik, denek lan bikaina egin zutela esan behar dugu.
Emaitzen aldetik, June Lopez izan zen nesketan azkarrena 50 bizkar frogan 55''91 eginez eta 2006koen artean 2garren sailkatuz. Mutiletan berriz, Noel Conde 2005ekoen artean 5garren izan zen 55''23 eginez.

Bigarren Urteko Benjaminak

2005ko haurrek 100 bizkar froga indibiduala eta 6x25 libre errelebo mistoa izan zuten. Adin hontako igerilariak ere bikain aritu ziren. Beraientzat lehiatzen ziren bigarren urtea izanik, erraztasun handiagoarekin eta segurtasun gehiagorekin egin zuten igeri. Guztira, froga hontan taldeko 9 haurrrek hartu zuten parte.

Froga hontan taldetik sailkatu zen lehen neska Irati Valdivia izan zen 11garren postuan 1'56''52 markarekin.

Mutiletan, taldeko azkarrena Unai Barcina izan zen zazpigarren sailkatuz (1'52''61).

6x25 Errelebo Mistoak

Benjaminek errelebo mistoak izan zituzten, 6x25 estilo librean. Guztira, 4 taldek hartu zuten parte eta estilo librean denak ondo moldatzen direnez ederki gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek, erreleboekin beti gertatu ohi den bezela.

Emaitzez gain, balorazio oso positiboa egin genuen lehen jardunaldi hontan. Haurrek distantziak arazorik gabe burutu zituzten eta baita arautegiaren inguruko baldintzak ere, igerian oso txukun eginez. Adin tarte hauetan hori da gehien baloratu beharrekoa eta beraz, oso pozik atera ginen gure txikienek egindakoarekin.

Alebinak

Alebinek ere adinaren arabera distantzia desberdinak izan zituzten. Lehen urteko alebinek 50 bular eta 200 bizkar frogak izan zituztenmutiletan eta 50 bular eta 200 libre nesketan. Bigarren urtekoek aldiz 100 bular eta 200 bizkar mutiletan eta 100 bular eta 200 libre nesketan. Bi urteek batera 4x50 libre erreleboa izan zuten saioa amaitzeko.
Alebinek jada estiloak eta arautegia menperatzen dituzte eta eurentzat froga desberdinak gero eta hobeto menperatzea da helburu nagusia. Oso ondo aritu ziren guztiak.

Mutilen 50 bular frogan, Unai G. Somovilla txapelketako lehen postuan sailkatu zen 38''78 marka bikaina eginez. Froga berean, nesketan Joane Arzalluz izan zen taldeko azkarrena 47''02rekin bigarren sailkatuz. Ane Artola bosgarren izan zen (49''38) eta Aintzane Sarobe berriz, seigarren (49''42). Lehen urteko alebinen 200 bizkar frogan berriro ere Unai G. Somovilla izan zen txapelketako azkarrena 2003koen artean 2'48''46 eginez. 2004koen artean Beñat Lizartza izan zen taldeko azkarrena 3'41''78 markarekin bosgarren sailkatuz. Nesketan, 200 libre frogan Joane Arzalluz bigarren izan zen (3'06''86), Aintzane Sarobe hirugarren (3'09''92) eta Ane Artola laugarren (3'12''26). 

Bigarren urteko alebinen artean, nesketan, 100 bular frogan Leire Martin lehen sailkatua izan zen 1'30''63 marka bikaina eginda. Ainhoa Martin bigarren izan zen 1'39''42 eginez eta Aiora Casado bosgarren (1'42''47). Mutiletan Lander Sorozabal laugarren izan zen 1'38''75 eginez. Lander Sorozabal bera izan zen 200 bizkar frogan taldeko azkarrena, 2'56''52rekin hirugarren sailkatuz eta Lander Azkarate seigarren izan zen (3'22''22) eta Unai Lizartza hamargarren (3'55''25). Nesken 200 bizkar frogan Leire Martin lehen postuan sailkatu zen (2'42''16), Ainhoa Martin hirugarrenean (2'54''66), Aiora Casado seigarrenean (3'03''56), Nora Qian Villamediana zortzigarrenean (3'3'12''81) eta Paula Sevillano hamargarrenean (3'13''87).

4x50 Libre Erreleboa

Saioa amaitzeko alebinek 4x50 libre erreleboa izan zuten, bai nesketan eta baita mutiletan. Nesketan, taldeetako bat bigarren izan zen, beste bat zazpigarren, hirugarren bat zortzigarren eta laugarrena hamaikagarren.
Mutiletan talde batek bigarren postuan amaitu zuen, beste batek bederatzigarrenean eta hirugarrenak hamaikagarrenean.


Orokorrean benetan gustura gure igerilari txikiek egindako txapelketarekin. Bereziki aurten hasi berriak direnekin eta Andoaingo igerilari berriekin, guztiek distantzia oso txukun, estilo onarekin eta modu egokian egin zutelako igeri. Emaitzetatik at, arlo hauek dira garrantzitsuenak eta zentzu horretan egindakoarekin oso gustura atera ginen. 

SEGI HORRELA!! AUPA EKIPO!!


Comentarios