INFANTILEN UDARAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA | CTO DE ESPAÑA INFANTIL DE VERANO

ESPERIENTZIA ONA, 2 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 2 ERREKOR BERRI BARTZELONAN

Pasa den uztailaren 23tik 25era bitartean Nahia Jie Villamediana eta Ainara Garcia Bartzelonan izan dira Udarako Infantilen Espainiako Txapelketan parte hartzen.

Bi taldekideak txukun aritu dira eta egindakoarekin pozik itzuli gara etxera, ondo merezitako oporraldia hartzera.

Ainara Garciak 100 bular frogan hartu zuen parte ostegun goizean. Bere lehen aldia zen Espainiako Txapelketa batean eta urduritasuna haundia izan bazuen ere, txukun egin zuen igeri. Froga hontan Ainarak 1'22''35 egin zuen eta bere adineko 27garrena izan zen.

Nahia Jie Villamedianak ostegun goizean eta ostiral goizean egin zuen igeri. Lehen egunean 100 bizkar froga izan zuen eta bere marka hobetzea lortu zuen. Nahia Jiek froga hontan 1'15''61 egin zuen 48garren postuan sailkatuz eta ostiraleko 200 bizkar frogan berriz 2'42''56 egin zuen, hemen ere marka pertsonala eginez eta 49garren sailkatuz. Egindako bi frogetan, Nahia Jiek taldeko 13 urteko errekor berriak lortu zituen.

Emaitzez gain, gure bi igerilariek egonaldia Urbat, Tolosaldea eta Ordizia taldeko igerilariekin batera egiteko aukera izan zuten eta giro onean pasa zituzten Bartzelonan egondako 3 egunak. Horretaz gain esperientzia ere irabazi dute eta horrekin gustura itzuli gara.

Jada, talde osoa oporretan dago azken txapelketa hau amaitu ondoren eta beraz, hemendik guztioi oporraldia ahalik eta ondoen pasatzea opa dizuegu. Irailaren 8tik aurrera beriro ere igerilekuan ikusiko dugu elkar.

Comentarios