URRE BAT, ZILAR BAT eta 6 BRONTZE, 13 MARKA PERTSONAL, TALDEKO ERREKOR BERRI BAT eta ERRELEBOETAKO BI MARKA BERRI Santurztin ospatutako Infantilen Euskal Herriko Txapelketan
- 4x100 estiloak frogan neskek brontzea eskuratu zuten eta Espainiako gutxienekotik oso gertu izan ziren
Pasa den asteburuan taldeko 8 infantil Santurztin izan ziren Euskal Herriko Udarako Txapelketan parte hartzen. Txukun aritu ziren gure gaztetxoak eta egindako lanari esker zenbait sari ekartzea lortu zuten.
Txapelketako momentu ederrena azken jardunaldiko 4x100 estiloak nesken erreleboa izan zen, non gure neskek Infantil Mailako Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortzeko aukera zuten. Benetan gogotsu eta indartsu aritu ziren eta oso gutxigatik ez zuten lortu. Hala ere errelebo bikaina egin zuten, beraz, ZORIONAK guztioi!!
Dominak
Domina batzuk lortu zituzten gure igerilariek. Alde batetik froga indibidualetan eta bestetik erreleboko frogan.
Indibidualetan, Nora Irazustak zilarra eskuratu zuen 200 bizkar frogan eta brontzea 100 bizkar frogan. Azken hontan, gerora errelenboan hobetuko zuen marka pertsonala egin zuen Norak (1'15''36).
Nahia Jie Villamedianak ere bi domina irabazi zituen: bata urrezkoa 100 bizkar frogan eta bestea brontzezkoa 200 estiloetan. Azken hontan ere, Nahia Jiek marka pertsonala egin zuen 2'41''13 egitea lortuz eta 13 urteko taldeko errekor berri bat ezarriz.
Froga indibidualez gain, Nahia Jie, Nora Irazusta, Janire Berasarte eta Ainara Garcia podiumeko hirugarren postuan izan ziren 4x100 estiloak erreleboan. Froga hau benetan ederra izan zen eta egia esan, laurek euren benetako maila atera zuten froga izan zen, lortutako emaitza bikainak erakusten duen moduan. Errelebo hontan 4'56''75 egin zuten gure neskek eta 4'54''80ko marka oso gertu izan zuten. Erreleboko marka hau infantil mailako taldeko erreleboko marka berria ere bada. ZORIONAK!
Marka Pertsonalak
Guztira 13 izan ziren gure igerilariek lortutako marka pertsonalak. Nahia Jiek, lehen aipatutako 200 estiloetako frogaz gain, 50, 100 eta 200 libreko markak hobetu zituen 32''64, 1'07''34 eta 2'32''36 eginez. Janire Berasartek 800 libreko marka hobetu zuen 10'35''93 eginez. Nora Irazustak 100 bizkar frogako marka pertsonal 1'15''006an utzi zuen, 50 bizkar frogakoa 35''98an, 400 librekoa 5'12''11an eta 200 librekoa 2'34''29an eta neskekin amaitzeko Leire Carcedok 50 bular frogako marka hobetu zuen 40''56 eginez.
Mutiletan, Mikel Sotok 200 eta 400 libreko markak hobetu zituen lehenengoan 2'10''30 eginez eta bigarrenean kronoa 4'39''90ean geratuz eta Jon Ibargoyenek 200 libreko marka pertsonala egitea lortu zuen 2'16''85 eginez.
Erreleboak
Neskak erreleboko frogetan ere aritu ziren eta 4x100 estiloak frogan lortutako emaitzaz gain, 4x100 libreetan ere infantil mailako taldeko marka berria ezari zuten 4'33''33 eginez.
Guztiek oporrak hartu zituzten bitartean, Nahia Jie eta Ainara Garcia lanean izango ditugu oraindik, Infantil mailako Espainiako Txapelketa prestatzen. Txapelketa hau Bartzelonan izango da uztailaren 24tik aurrera. Animo neskak eta ZORIONAK EKIPO!!
Comentarios
Publicar un comentario