KZL 5. JARDUNALDIA | 5ª JORNADA LED

TXIKIAK BIKAIN ETXEKOEN AURREAN


Pasa den larunbatean, Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek ligako azken jardunaldia izan zuten. Ligako 5garren jardunaldi hau Lasarten ospatu zen eta bertan taldeko 43 haur izan ziren.

Arg.: TXINTXARRI


















Ohi bezela, gauza positiboak eta hobetu beharrekoak ikusi genituen jardunaldi hontan eta beraz ondo egindakoari eutsi eta ikasi beharrekoari gogoz ekiten jarraitu beharko dugu.

Jardunaldiaren programari dagokionez, jardunaldi hontan estiloetako frogak izan ziren froga nagusiak. Benjaminek 100 estiloak froga izan zuten eta baita 6x25 estiloak errelebo mistoa ere. Alebinen kasuan, lehen urtekoek 50 tximeleta eta 200 estiloak izan zituzten eta azken urtekoek berriz, 100 tximeleta eta 400 estiloak. Alebinek 4x50 bular erreleboa izan zuten. 
Benjaminak 100 Estiloak Frogan
Froga hontan 2005eko eta 2004ko haurrek hartu zuten parte. Aurreko jardunaldian tximeleta estiloarekin gertatu bezela, oraingoan ere erronka polita zuten txikienek. 
Orokorrean, gure txikiak oso ondo aritu ziren, lau estiloak ongi burutuz eta estiloetako frogen biraketetako arauak ongi betez. Horixe zen helburu nagusia. 
Gainera, jardunaldi hontan, aurreko jardunaldian tximeleta eta bular estiloetan juxtu xamar ibili ziren haurrek ere, modu hobean eta teknikoki hobeto egin zuten igeri, bi estilo hauek askoz ere hobetu burutuz eta aurrerapausoak eman dituztela erakutsiz, beraz, oso gustura atera ginen taldeko txikienek egindako frogekin.
6x25 Errelebo Mistoak

Benjaminen errelebo mistoa estiloak froga izan zen jardunaldi hontan. Guztira, 3 taldek hartu zuten parte eta denek erreleboa gogotsu eta txukun osatu zuten. Orokorrean, froga hontarako, txikienei bizkar eta estilo libreko postak utzi genizkien, eta 2004koek bular eta tximeletako postak burutu zituzten, denen artean 3 errelebo polit osatuz.

Balorazioa egiteko garaian, adin hauetako haurrek egindakoarekin oso gustura atera ginen. Txikienen kasuan, lau estiloak ongi burutu eta biraketak ongi burutzea zen helburu nagusia. Denboraldia amaitzear dagoen hontan, 2005eko haurrek lau estiloetan igeri txukun egiten dakitela eta biraketa, irteera eta helmugaratzeen inguruko arautegia ezagutzen eta menperatzen dutela ziurtatzea da helburu nagusia.
2004koek berriz, esperientzia gehiago dutenez, froga hobeto menperatzen dute eta oraindik ere hobekuntza asko egin behar dituzten arren, bide onetik doazela uste dugu. Hauen kasuan, benetan marka politak ikusi genituen, arlo teknikoaz gain, taktikoaren inguruan ere ikasten ari direla erakutsiz.

Oso pozik atera ginen gure txikitxoek egindako jardunaldiarekin eta beraiengan ikusten dugun garapenagatik, beraz, animo eta segi aurrera!!

Alebinen 50 Tximeleta eta 200 Estiloak Frogak
Adin hontako haurrek, aurreko jardunaldian 100 estiloak frogan egindakoa distantzia luzeago batean burutzea zuten helburu. 200 estiloak froga adin hauetan froga "klabea" dela esan dezakegu, alde batetik haurren garapen fisikoaren erakusle delako eta bestetik lau estiloen, biraketen, irteeren eta helmugratzeen inguruko ikasketa teknikoaren adierazle ere badelako. Horretaz gain, distantzia luzexeagoa izanik, aldagai taktikoaren maneiua ere sartzen da jokoan.

Guretzat froga hau horren garrantzitsua izanik, erabat gustura atera ginen haur hauek egindako frogarekin. Guztiak lau estiloetan txukun, biraketa azkar eta arinak eta frogan zehar esfortzua ondo neurtuz aritu ziren. Hobetzeko asko dagoen arren, adin hauetan gure igerilariek froga egin zuten moduan burutzea ez da erraza, beraz AUPA ZUEK!!

Froga "klabe" honen aurretik, adin hontako haurrek 50 tximeletan hartu zuten parte. Agian, zentzu asko ez duenaren irudipena eman dezakeen arren, froga hau burutzea garrantzitsua iruditu zitzaigun. Alde batetik, tximeleta estiloan abiadura altuan koordinazioa nola mantentzen zuten ikusi nahi genuelako eta bestetik, 200 estiloak frogarako lehen berrogeita hamarraren intentsitatearen inguruko feedback-a jaso zezaten nahi genuelako, azken froga hontan azkarregi atera ez zitezen. Froga hontan ere, haurrak bikain aritu ziren. AUPA EKIPO!!
Alebinen 100 Tximeleta eta 400 Estiloak Frogak
Lehen urteko alebinekin esandakoa, berriro ere errepikatu dezakegu hemen. Talde hontakoek aurreko jardunaldian 200 estiloak izan zuten eta jardunaldi hontan bilatzen genuen progresioa eta genituen helburuak aurreko taldearen berdinak ziren. Logikoki, zaharragoak direnez exigentzia altuagoa da, baina talde hontako gure haurrak, aurreko guztiak bezain ondo aritu ziren eta helburuak bete betean lortu zituzten.  100 tximeletan uretan ondo luzatuta eta horizontalidadea ondo mantenduz egin zuten igeri eta 400 estiloetan benetan gogotsu eta maila onean aritu ziren, beraz ZORIONAK ZUEI ERE!!

4x50 Bular Erreleboak
Saioa amaitzeko alebinek errelebo frogak izan zituzten. Nesketan 3 talde aurkeztu genituen eta mutiletan berriz, bi talde izan genituen. Guztiak gogotsu eta hasi berriak diren taldekideei lagunduz aritu ziren eta jardunaldia amaitzeko froga polit bat burutu ahal izan zuten. 
Ligako jardunaldia amaituta, asteburu hontan berriro ere lehiaketa izango dute gure txikiek. Alde batetik, 2003an jaiotakoek eta 2002ko mutilek Gipuzkoako "Igerilari Osoa" txapelketa izango dute larunbatean.
2001 eta 2000an jaiotako mutilek eta 2002ko neskek berriz igandean Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izan dute.
Bi lehiaketak Azpeitian izango dira eta biek goiz eta arrtsaldeko jardunaldiak izango dituzte.

AUPA EKIPO!! ANIMO!!

Comentarios