EUSKADIKO XXXIII ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK

Larunbat hontan GASTEIZen (Mendizorrotza) Euskadiko Eskolarteko XXXIII Kirol Jokoak ospatzen dira, alebinen kategorian urteko txapelketa garrantzitsuenetako bat.

Aurreko igandean sailkapena lortzeko lehian ibili ziren igerilari gehienak sailkatu dira txapelketa hontarako, eta gehienak burututako bi frogetan gainera, beraz arrakasta handia izan da.

Hauek dira Gipuzkoako selekzioarekin lehian arituko diren igerilariak eta bakoitzaren frogak:

  • Jon Soto 100 Bular eta 200 bular
  • Irati Arzalluz 100 bular eta 100 Estiloak
  • Beñat Alkorta 100 Estiloak
  • Jon Ibargoyen 200 libre eta 100 libre
  • Erreleboen osaketa bertan erabakiko da

Txapelketak bi jardunaldi izango ditu, goizekoa 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:30etan.
Igerilariek autobusa hipodromora ematen duen rotondan (altzairuzko zutabea duena) hartu behar dute, goizeko 7:15etan. Itzulera toki berera egingo dute txapelketaren ostean.

Igerilariek taldeko ekipaiarekin joan behar dute eta bertan emango zaie Gipuzkoako Federazioak lehia hontarako duen materiala.
Zorionak guztioi!! Aupa Gipuzkoa!!

Comentarios