URRE BAT, 3 ZILAR eta 4 MARKA PERTSONAL Euskadiko Eskolarteko XXXIII Kirol Jokoetan
Pasa den larunbatean taldeko Irati Arzalluz, Jon Soto, Jon Ibargoyen eta Beñat Alkorta Gasteizen izan ziren Gipuzkoako Selekzioarekin Euskadiko XXXIII Eskolarteko Txapelketan parte hartzen.
Bertan oso txukun aritu ziren gure taldekideak eta zenbait marka hobekuntza eta domina ekarri zituzten Gasteizetik.
Irati Arzalluzek zilarra eskuratu zuen 100 estiloak frogan 1'25''07 eginez. 100 bular frogan 4garren izan zen 1'34''23rekin. Gipuzkoako txapelketan egindako markak hobetzerik izan ez bazuen ere oso txukun aritu zen.
Jon Sotok goizeko jardunaldian bakarrik hartu zuen parte gerora gaixotu eta etxera joan behar izan zuelako arratsaldeko jardunaldian igeri egin gabe. Igeri egindako frogan, 100 bular frogan, 7garren izan zen bere marka pertsonala 1'27''34rekin hobetuz.
Beñat Alkortak 100 estiloetan hartu zuen parte eta benetan bikain aritu zen. Beñatek marka pertsonala egin zuen, eta egindako 1'17''16arekin zilarra eskuratu zuen.
Azken taldekideak, Jon Ibargoyenek, besteek baina froga gehiago izan zituen 4x100 libre erreleboan ere parte hartu zuelako. Bere froga indibidualetan marka pertsonalak egin zituen. 200 libren 6garren izan zen 2'18''50 eginez eta aurreko asteburuko marka 5 segundutan hobetuz. 100 libren ere aurreko asteburuko marka segundu batean hobetu zuen eta 1'02''66 eginez zilarra eskuratu zuen.
Jonek parte hartutatko erreleboan Gipuzkoako taldeak lehen postua eskuratu zuen.
AUPA EKIPO!! ZORIONAK!!
Comentarios
Publicar un comentario