Pasa den larunbatean taldeko zenbait igerilari Sari desberdinetan parte hartzen izan ziren, goizean Tolosako San Juan Sarian eta arratsaldean Irunen, San Martzial Sarian.
Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketak igerileku luzean izango direnez, igerileku luzera pasa aurretik motzean zenbait proba egin eta txapelketako erritmoa hartzeko baliatu genituen bi sari hauek. Gauza horrela, gure igerilariak oso txukun aritu ziren, euren marketatik oso gertu eta sentsazio onekin atera ginen gainera.
SAN JUAN SARIA
Goizean Tolosan izan ginen San Juan Sarian. Bertan Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa eta Nahia Jie Villamediana izan ziren lehian.
Haitzek 200 eta 100 tximeletan egin zuen igeri eta ondoen 200 eko proban ikusi genuen. Oso luze eta teknikoki txukun aritu zen eta bere marka onenetik gertu ibili zen froga hontan 2'10''59 eginez.
Mikel Esnalek 50 eta 100 libre frogetan jardun zuen. Bietan oso txukun aritu zen. 50eko frogan 24''54 egin zuen eta 100ekoan 53''48 egin zuen. Azken froga hontako markari esker lortutako 675 puntuek FINA puntuen araberako sailkapenean 5garren sailkatuaren saria jasotzeko balio izan zioten.
Itsaso Tolosa 100 bizkar eta 200 bizkar frogetan aritu zen. Bietan ondo aritu bazen ere 200eko frogan aldaketa nabarmena ematea lortu zuen, frogaren lehen zatia askoz ere lasaiago eginez eta froga bera askoz ere hobeto maneituz. Benetan garrantzitsua izan zen hau, izan ere azken aldian froga hontan kontrolik gabe ateratzen zen eta amaitzea asko kostatzen zitzaion.
Iñigo Ibarburuk 200 libre eta 100 libren egin zuen igeri goizean. Txukunen 100 libren aritu zen, 54''66rekin bere markatik oso hurbil.
Azkenik, Nahia Jie Villamediana alebina ere izan zen lehian. Nahia Jie 200 bizkar eta 100 tximeleta frogetan aritu zen. Azken hontan 1'23''54rekin bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen eta 200eko frogan bere markatik pixka bat hurrundu bazen ere nahiko txukun aritu zen.
Orokorrean gure igerilariek maila ona eman zuten goizean. Haitz bere bi frogetan nagusi izan zen, Itsasok 100 metroetan laugarren postua lortu zuen eta 200 metroetan bigarrena. Iñigo 3garren izan zen 200 libren eta 4garren 100 libren (maila absolutuan). Mikel Esnal 3garren izan zen 50 libren eta 100 libren bigarren eta Nahia Jie 6garren 200 bizkar-en eta 5garren 100 tximeletan.
SAN MARTZIAL SARIA
Arratsaldean Itsasok, Haitzek eta Mikel Esnalek goizeko frogak errepikatu zituzten Irungo San Martzial Sarian. Iñigok aldiz 50 libre eta 400 libre frogetan aritu zen sari hontan. Nahia Jiek arratsaldean ez zuen lehiaketarik izan.
Sari hau oso luzea izan bazen ere gure igerilariak berriro ere oso txukun aritu ziren. Itsasok goizean ikasitakoarekin jarraitu eta bai 100a eta bereziki 200a oraindik ere hobeto egin zituen, azken hontan 2'25''89 eginez eta bere marka pertsonalera gehiago gerturatuz. Itsasok zilarra eskuratu zuen 100 bizkar frogan eta brontzea 200ean.
Haitz Mitxelena txapeldun izan zen 200 tximeletan, goizekoa hobetzerik izan ez bazuen ere.100 tximeletan brontzea izan zen.
Mikel Esnal gozieko marka ederretan ibili zen eta 50 libren txapeldunorde izan zen 24''63rekin eta 100 libren (gaueko zortziretan jada) 6garren izan zen 54''19rekin.
Azkenik Iñigo ibarburuk 50eko froga polita egin zuen bere marka pertsonala 25''28an utziz eta arratsaldeko azken frogan, 400 libren sekulako froga eginez 4'16''19 egin zuen, kontzentrazioa mantentzeko gaitasun handia erakutsiz eta Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortuz. Azken froga hontan Iñigo txapeldunorde izan zen eta bi frogetan taldeko errekor berriak ezarri zituen.
Gauzak honela, gure igerilariek azken txapelketak prestatzen jarraitzen dute. Asteburu hontan Gipuzkoako Txapelketa izango dute Donostiako Paco Yoldin, larunbatean goiz eta arratsaldez eta igande goizean ere bai.
ANIMO EKIPO!!

- Mikel Esnal 5garren 100 libreko markari esker

- Iñigo Ibarburuk 400 libreko Espainiako gutxienekoa lortu zuen 4'16''19 eginez
- Orotara urre bat, 3 zilar eta 2 brontze ekarri zituzten 4ren artean
Arratsaldean Itsasok, Haitzek eta Mikel Esnalek goizeko frogak errepikatu zituzten Irungo San Martzial Sarian. Iñigok aldiz 50 libre eta 400 libre frogetan aritu zen sari hontan. Nahia Jiek arratsaldean ez zuen lehiaketarik izan.
Sari hau oso luzea izan bazen ere gure igerilariak berriro ere oso txukun aritu ziren. Itsasok goizean ikasitakoarekin jarraitu eta bai 100a eta bereziki 200a oraindik ere hobeto egin zituen, azken hontan 2'25''89 eginez eta bere marka pertsonalera gehiago gerturatuz. Itsasok zilarra eskuratu zuen 100 bizkar frogan eta brontzea 200ean.
Haitz Mitxelena txapeldun izan zen 200 tximeletan, goizekoa hobetzerik izan ez bazuen ere.100 tximeletan brontzea izan zen.
Mikel Esnal gozieko marka ederretan ibili zen eta 50 libren txapeldunorde izan zen 24''63rekin eta 100 libren (gaueko zortziretan jada) 6garren izan zen 54''19rekin.
Azkenik Iñigo ibarburuk 50eko froga polita egin zuen bere marka pertsonala 25''28an utziz eta arratsaldeko azken frogan, 400 libren sekulako froga eginez 4'16''19 egin zuen, kontzentrazioa mantentzeko gaitasun handia erakutsiz eta Espainiako Txapelketarako gutxieneko berri bat lortuz. Azken froga hontan Iñigo txapeldunorde izan zen eta bi frogetan taldeko errekor berriak ezarri zituen.
Gauzak honela, gure igerilariek azken txapelketak prestatzen jarraitzen dute. Asteburu hontan Gipuzkoako Txapelketa izango dute Donostiako Paco Yoldin, larunbatean goiz eta arratsaldez eta igande goizean ere bai.
ANIMO EKIPO!!
Comentarios
Publicar un comentario