MANOLO GARCIA SARIA | TROFEO MANOLO GARCIA

ABSOLUTU MAILAN, MIKEL ESNAL TXAPELDUNORDE ETA INFANTIL MAILAN IÑIGO IBARBURU TXAPELDUN eta NAIARA LIZASO TXAPELDUNORDE

  • Marka onenetatik gertu aritu ziren gure igerilariak Manolo Garcia Sarian
Pasa den larunbatean taldeko infantil, junior eta absolutuak Anoetako Paco Yoldi igerilekuan izan ziren Manolo Garcia Sarian parte hartzen. Igerilari hauetaz gain Nahia Jie Villamediana alebina ere aritu zen.

Udarako azken txapelketan prestatzen ari garelarik, gure igerilariak karga momentuan egon arren, oso txukun aritu ziren Manolo Garcia Sarian. Marka pertsonal gutxi lortu bagenituen ere, gehienak beren marka onenetatik gertu ibili ziren eta hori positibitzat jotzen dugu.



Alde batetik, Mikel Esnal ehuneko batengatik bere 50 libreko marka berdintzen ikusi genuen 25''11 eginez, benetan indartsu eta teknikoki oso txukun. 100 libren amaitzea gehiago kosta bazitzaion ere emaitza txukuna lortu zuen 55''91 eginez. Bi frogetako puntuazioaren, Mikel absolutu mailan txapeldunorde izan zen.

Bestetik, Infantilen Udarako Espainiako Txapelketa prestatzen ari diren Naiara Lizaso eta Iñigo Ibarburu ere bere marketatik oso gertu ikusi genituen eta biak ere podiumean. Naiara, 100 libren 1'05''46 eginez eta 50 libren 29''66 eginez eta Iñigo 100 libren 56''44-ko marka lortuz eta 100 tximeletan 1'01''48 eginez.. Bi frogen baturarekin Naiara Txapeldunorde izan zen infantil mailan eta Iñigo berriz, txapeldun.

Junior eta Absolutuen Espainiako Udarako Txapelketa prestatzen ari den Itsaso Tolosa ere txukun aritu zen. Aurreko aste osoa gaixorik egon ondoren nahiko ondo erantzun zuen Anoetako igerilekuan. 50 bizkar frogan 32''69 egin zuen eta 100 bizkar frogan 1'10''77. Podiumean egon ez bazen ere lehen frogan bigarren sailkatu zen eta lehenengoan nagusi izan zen nabarmen.

Bestalde, Haitz Mitxelenak bere 100 tximeletako marka hobetu zuen 1'01''19 eginez. Jone Vazquez-ek 1500 librekoa 21'42''56 markarekin eta Unai Irigoras-ek 200 librekoa (2'44''40).

Garazi Alkorta-k igeri egindako bi frogetan lortu zituen marka berriak. Bata 50 libre frogan 32''16 eginez eta bestea aspalditik zeharkatua zuen 100 tximeleta frogan. Azken honetan 1'21''13 egin zuen Garazik bere aurreko marka 3 segundutan hobetuz. 

Azkenik, sarreran esan bezela Nahia Jie Villamediana-k ere igerileku luzean estreinaldia egin zuen. Nahia Jie Alebinen Udarako Espainiako Txapelketan izango da eta hori prestatu bidean igerileku luzea ezagutzen izan zen eta benetan txukun aritu zen, batez ere esperientzia hartze aldetik. Hala ere egindako bi frogetan ez zen batere makal ibili. 50 bizkar frogan bere seriean lehenengo izan zen 37''13 eginez eta 200 libren 2'48''62. 

Pixkanaka urte amaierako zita nagusiak iristen ari dira, batzuentzat Gipuzkoako Txapelketa, besteentzat Euskadikoak eta azkenentzat Espainiakoak. Hori prestatzen diharduten bitartean, gure taldeko igerilari guztiek datorren asteko Lasarteko XXIV Sarian hartuko dute parte, gure herriaren aurrean ahalik eta onenak ematen. 

ANIMO EKIPO!!
EGURRA!!

Comentarios