Pasa den irailaren 3,4 eta 5ean taldeko 45 haur eta gazte Zuhazan izan gara, denboraldia hasi aurretik elkarrekin egun batzuk pasatzen.
Esperientzia polita izan beste behin ere eta bertan izandako taldekideek primeran pasatzeko aukera izan dute.
Inguru paregabe hontan, haur eta gazteek jarduera ugari burutu dituzte eta ez dute aspertzeko astirik izan. Egindako jardueren artean pedaloak, windsurf eta surf-a, piragua, belaontziak, frontoiko jolasak, eta arrauna egon dira eta hauek bertako begiraleekin burutu dituzte.
Tarte libreetan guk antolatutako jolasetan ibili dira haurrak eta esan bezela ez dute aspertzerik izan.
Ondo pasatzeaz gain, talde izaera eta elkarren arteko ezagutza eta erlazioak sendotzeko ere balio izan du irteera honek eta horrekin irteera honekin geneukan helburu nagusia bete dugulakoan gaude. Haurrek elkarrekin egin dute lo etxoletan, elkarrekin gosaldu, bazkaldu eta afaldu dute eta elkarrekin lagundu dute garbiketa eta abar bezelako jardueretan.
Esperientzia polita beraz, ohitura bilakatzen ari den urte haserako irteera berri hontan Orain igerilekura bueltatzea tokatzen da. ANIMO EKIPO!!
Comentarios
Publicar un comentario