Iñigo Bartzelonan lehian zen bitartean, taldeko Imanol Guerra, Yoli Pastor, Jose Luis Sevillano eta Juanvi Martin masterrak Ondarroako itsas zeharkaldian izan ziren pasa den larunbatean. Guztiak oso gustura aritu ziren eta oso pozik bukatu zuten egindako itsasaldiarekin.
Emaitzei begira Juanvi Martin 3garren sailkatu zen beteranoen kategorian, distantzia 23 minutu eta 41 segundutan amaituz. Yoli, Jose Luis eta Imanol 28 minuturen bueltan izan ziren.Yoli aurreko asteetan gaixorik egon ondoren poliki poliki forma berreskuratuz doa eta Jose Luis eta Imanol ere gero eta hobeto aurkitzen ari dira itsasoan.
Emaitzak alde batera utzita, bai Juanvik eta baita Yolik, Imanolek eta Jose Luisek ere giro onean igeriketarekin gozatzeko aukera paregabea izan zuten beste behin ere.
Asteburu hontan Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian izango dira taldeko hainbat igerilari.
Zorte on guztioi!!
Comentarios
Publicar un comentario