EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETAK | CTOS DE EUSKAL HERRIA DE VERANO

14 MARKA PERTSONAL, 12 ERREKOR BERRI, 3 EUSKADIKO TXAPELDUNORDE, BRONTZE 1 eta ERRELEBOETAKO 4 TALDEKO MARKA BERRI Euskal Herriko Udarako Txapelketetan

Pasa den asteburuan, taldeko infantil, junior, promesa eta absolutuak Euskal Herriko Udarako Txapelketetan izan ziren parte hartzen. Infantilak Tolosan aritu ziren igerileku laburrean eta gainontzekoak Gasteizeko igerileku luzean. Beste behin ere gure igerilariak txukun aritu ziren marka pertsonalak eta dominak lortuz.

INFANTILAK



Infantiletan lau igerilari genituen Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko. Horietatik bi, Jone Vazquez eta Mikel Soto Tolosan izan ziren lehian. Iñigo Ibarburu, infantila izan arren Gasteizen izan zen absolutuekin lehiatzen eta hori zela eta dominak eta tituluak irabazteko aukera galtzen bazuen ere nahiago genuen igerileku luzean aritzea, Espainiako Txapelketa igerileku luzean delako. Naiara Lizasok ez zuen parte hartu oporretan egoteagatik.

Jone Vazquez bikain aritu zen parte hartu zuen bi frogetan, 800 libre eta 400 libren. Lehenengoan aste bat lehenago lortutako marka 4 segundutan hobetzea lortu zuen 10'41''41 eginez eta 5garren postuan sailkatuz Froga hontan gainera, 200eko pasean bere marka hobetu zuen 2'34''90 denborarekin.. Bigarrenean ere Gipuzkoako Txapelketan lortutako marka 3 segundutan hobetu zuen 5'14''24 eginez. Froga hontan 12garren izan zen.

Mikel Sotok 100 bular, 100 libre eta 400 libre frogetan egin zuen igeri. Lehenengoan 1'24''90 markarekin 5garren izan zen. 400 libren 7garren izan zen berriro ere 5 minututik jaitsiz eta 4'58''72 eginez.

Iñigo Ibarburu

Esan bezela, Iñigo infantila den arren Gasteizen izan zen absolutuekin lehian eta erreleboetan parte hartzen. Iñigo oso ondo aritu zen nekea somatu bazitzaion ere. Txapelketa hontan, Espainiako txapelketa prestatzeko azken kolpean, 3 froga indibidualetan eta 4 erreleboetan hartu zuen parte.

100 libre frogan bere marka segundu batean hobetzea lortu zuen 56''69 eginez eta 4x50 estiloak erreleboko lehen postan, bizkar estiloan, marka pertsonala egin zuen baita ere 30''29 denborarekin.
Igeri egindako beste frogetan markak hobetzea lortu ez bazuen ere bikian aritu zen eta infantil mailako txapelketan aritu balitz domina ugari lortuko zituen seguru.

JUNIOR, PROMESA ETA ABSOLUTUAK

Kategoria huetan Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Mikel Arribillaga, Naroa Goikoetxea eta Itsaso Tolosa izan genituen lehian.

Mike Esnalek txapelketa bikaina egin zuen. 100 libreko frogan bere marka bi segundutan hobetzea lortu zuen 55''80 eginez. Hortik aurrera egindako gainontzeko frogetan Espainiako Txapelketarako txartela lortzeko 50 libreko marka hobetzea izan zuen helburu eta bere marka pertsonala 25''10ean utzi bazuen ere ez zen gutxienekoa lortzeko nahikoa izan.

Haitz Mitxelenak igeri egindako hiru froga indibidualetan marka pertsonalak lortu zituen. 50 tximeletan 28''25 eginez bere aurreko marka ia segundu batean hobetu zuen. 100 tximeletakoa berriz bi segundutan hobetu zuen 1'01''85 denborarekin eta 200 tximeletakoa ere segundu batean hobetu zuen bere marka onena 2'16''19an utziz. Promesa mailan Haitz Euskadiko Txapeldun orde izan zen 100 eta 200 tximeleta frogetan eta azken hontan, absolutu mailan brontzea izan zen.

Itsaso Tolosak ere txapelketa ona egin zuen. 50 bizkar frogan bere marka pertsonala segundu erdian hobetu zuen 32''51 eginez eta 4garren postua lortuz. 100 tximeletan ere marka pertsonala egin zuen 1'13''89 denborarekin. Junior mailan, Itsaso Euskadiko txapeldunorde izan zen 100 eta 200 bizkar frogetan eta absolutu mailan txapeldun orde 200 bizkar frogan.

Naroa Goikoetxea 4garren izan zen promesa mailan 50 bular frogan eta Mikel Arribillaga txukun aritu zen 100 libre eta 100 bizkar frogetan, lehenengoan bere marka 1'02''29an uztea lortuz. Asier Lopez de Arregi erreleboetan parte hartzen izan zen.

ERRELEBO ABSOLUTUAK

Mutilek 4x50 eta 4x100 libre eta 4x50 eta 4x100 estiloak erreleboetan hartu zuten parte. Errelebo guztietan taldeko errekorrak lortu zituzten mutilek. Lau frogetan 7garren izan ziren gure mutilak, irteeran zuten postuetatik asko aurreratuz.

ESPAINIAKO TXAPELKETAK

Euskadiko Txapelketa bukatuta Espainiako Txapelketen txanda izango da orain. Datorren astean Itsaso Tolosa Junior mailakoan izango da Sevillan. Ondoren Iñigoren txanda izango da Bartzelonan eta hilaren azken astean berriro ere Itsaso eta Haitz absolutu mailako txapelketan izango dira Terrassan.

Comentarios