UDARAKO PARTEHARTZEKO V SARIA | V TORNEO DE VERANO DE PARTICIPACION

ANTOLAKETA ONA ETA MASTERRAK BIKAIN, Lasarteko igerilekuan antolatutako Udarako Gipuzkoako Partehartzeko V Sarian.

Pasa den larunbatean Udarako Partehartzeko V Gipuzkoako Saria ospatu zen Lasarten. Txapèlketa hau partehartzeko ibilbideko  udarako sari nagusia izan zen eta goiz eta arratsaldez ospatu zen Lasarteko igerilekuan, Buruntzaldea IKT-k antolatuta.

Bertan Gipuzkoa osoko 15 talde eta 120 igerilaritik gora izan ziren parte hartzen. Antolaketa aldetik dena oso ondo joan zen eta antolatzaile bezela txapelketaren funtzionamendua oso ona izan zela esan dezakegu.

Taldekako sailkapen orokorrean Hernani KE izan zen txapelduna, Oarsoaldea IKT bigarren eta Zarautz Balea Igeriketa hirugarren. Zorionak guztioi !!

Gure aldetik, adin tarteko igerilariak errendimenduko ibilbidean ditugunez, ez genuen hauetako inor lehian izan baina bai parte hartzera animatu ziren 3 igerilari master.

Parte hartu zuten hiru igerilari masterrak Pili Bodegas, Yoli Pastor eta Gorka Fernandez izan ziren. Hirurak bikain ibili ziren eta txapelketa giroaz eta lehiaz gozatzeko aukera izan zuten. Hiru igerilari masterrak gainera oso maila ona erakutsi zuten igeri egindako froga gehienetan lehen postuetan sailkatuz.


Pili Bodegas-ek 400 libre frogan egin zuen igeri goizeko jardunaldian eta 50 eta 100 libre frogetan arratsaldean. Goizeko 400 librean marka bikaina lortu zuen 5'28''93 eginez eta laugarren postua lortuz. Arratsaldeko jardunaldian, 50 libre frogan 3garren postuan sailkatu zen 32''13 eginez eta 100 libren ere 3garren postua lortu zuen 1'13''50 markarekin.

Yoli Pastor-ek ere bi jardunaldietan egin zuen igeri eta bera ere bikain ibili zen. Goizekoan 100 estiloak frogan egin zuen igeri eta 1'24''25 denborarekin 2garren postuan sailkatu zen. Arratsaldeko jardunaldian, Pilik bezelaxe 50 eta 100 libre frogetan egin zuen igeri. 50 metrokoan 6garren sailkatu zen 33''82 eginez eta 100 metrokoan ere postu berbera eskuratu zuen 1'15''31 markarekin.

Mutil bakarra Gorka Fernandez izan zen eta honek arratsaldeko jardunaldian egin zuen igeri. Gorka ere oso ondo ibili zen eta horren erakusle dira 50 libre frogan lortutako 2garren postua (28''91) eta 100 libreko 4garrena, 1'07''02 eginez.

Antolaketa txukuna eta masterrak oso txukun eta gustora, igeriketarekin gozatuz. 

Albiste honen amaieran ez genituzke laguntzen ibili ziren, igerilari, igerilari master, guraso eta bolondres guztiak ahaztu nahi. Beraiek gabe txapelketa aurrera eramatea ez litzateke posible izango, milesker guztioi bene benetan. Aupa zuek !!

Comentarios