ESPAINIAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, 8 EUSKADIKO GUTXIENEKO, 2 GIPUZKOAKO TXAPELDUN eta BESTE 2 TXAPELDUN ORDE, 28 MARKA PERTSONAL, 18 TALDEKO ERREKOR BERRI eta ERRELEBOTAKO TALDEKO 8 ERREKOR BERRI Gipuzkoako Udarako Txapelketan
- Haitz Mitxelenak 200 tximeletako frogan Espainiako Udako Absolutuen Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen 2'09''03 eginez.
- Jone Vazquez-ek 400 libre eta 800 libreko Euskadiko gutxienekoak lortu zituen eta Mikel Sotok 100 libre eta 200 librekoak. Mutilen lau erreleboetan ere Euskadiko absolutu mailako gutxienkoak lortu zituen taldeak.
- Iñigo Ibarburu Gipuzkoako Txapeldun izan zen 100 libre eta 50 libre frogetan eta txapeldun orde 100 estiloak eta 100 tximeletan.
- Bai nesketan eta baita mutiletan ere igeri egindako errelebo guztietako markak hobetu zituzten gure igerilariek.
Asteburu emankorra izan dugu Irunen ospatutako Gipuzkoako Udarako Txapelketan. Gure igerilariak oso fin ibili dira eta emaitza garrantzitsu ugari lortu dituzte. Orokorrean taldekide guztiek maila altuan egin dute igeri.
INFANTILAK
Alde batetik, aurrekoan aipatzen genuen bezela, Jone Vazquez-ek egin zitzakeen Euskadiko gutxienekoen zain geunden eta baita lortu ere. 800 libre frogan Jonek 10'45''69 egin zuen bere marka 21 segundutan hobetuz eta gutxienekoa 17 segundutan jaitsiz. 400 libre frogan ere lortu zuen zuen gutxienekoa 5'17''77 marka pertsonalarekin. 200 libren gertu geratu zen, baina hala ere bere marka hobetzea lortu zuen 2'35''79 eginez. Zorionak zuri ere!!
Modu berean Mikel Sotok ere bi Euskadiko gutxieneko berri lortu zituen. Bata 100 libre frogan eta bestea 200 libre frogan. Lehenengoan 1'05''68 egin zuen eta bigarrenean 2'24''92, bietan marka pertsonalak eginez. Horretaz gain, 50 libre eta 400 libreko frogetako markak hobetzea ere lortu zuen Mikelek, garrantzitsuena 400ekoa izanik. Izan ere, azken 50 metroetan nahastu bazen ere, azkenean 4'56''42-ko marka bikaina lortu zuen.
Naiara Lizaso ere bikain aritu zen egindako froga guztietan marka pertsonalak lortuz. Garrantzitsuenak 50 eta 100 libre frogetan lortutakoak izan ziren Espainiako gutxienekoetatik oso gertu ibili baitzen. 50 metroko frogan 30''33 egin zuen Naiarak eta 100ekoan berriz 1'06''47. 200 libre eta 100 estiloak frogetan ere markak hobetzea lortu zuen Naiarak.
Azkenik, Iñigo Ibarburu oso fin ibili zen, ohi bezela. Iñigok guztira 8 froga egin bazituen ere ia denetan marka pertsonalak lortu zituen. Bera Espainiako Txapelketa prestatzen ari da eta entrenamenduko karga handia duen arren markak hobetzen jardun du 50 libre, 100 libre, 50 bizkar, 100 bizkar eta 100 estiloak frogetan. Egindako errelebo absolutuetan ere bere lana ezinbestekoa izan da. Egindako markekin Iñigok Gipuzkoako Txapeldun izan zen 100 eta 50 libre frogetan eta txapeldunorde 100 estiloak eta 100 tximeletan. Infantiletan bera baino urtebete zaharragoak ere parte hartzen dutela ez dugu ahaztu behar eta horrek lortutako emaitzei garrantzia handiagoa ematen die oraindik.
JUNIOR PROMESA ETA ABSOLUTUAK
Hauek sailkapenean dominarik ez duten arren, orokorrean gehienak lehen postuetan izan ziren euren frogetan eta emaitza oso onak lortu zituzten.
Alde batetik, Haitz Mitxelenak 200 tximeletako Espainiako gutxienekoa lortu zuen segundu bateko aldearekin 2'09''03 eginez eta bere marka pertsonala ia 3 segundutan hobetuz. Honetaz gain 100 tximeletan ere bikain ibili zen 59''02 eginez eta bere marka segundu batean hobetuz. Itxaron behar izan dugun arren azkenean bere helburu nagusia lortu du eta beraz Itsaso Tolosarekin batera Tarrasan izango da Espainiako Udako Absolutuen Txapelketan parte hartzen. Zorionak!!
Mikel Esnalek 50 eta 100 libreko markak hobetzea lortu zuen. Mikelek 50 libre frogan 24''38 egin zuen eta froga hontan azkarrena izan zen absolutu mailan. 100 libren lehen aldiz 54 segundutik jaitsi zuen bere marka 53''60 eginez eta aurreko marka ia segundu batean hobetuz. Benetan marka serioa.
Itsaso Tolosa ere aurreko postuetan ibili zen bizkar estiloko frogetan eta 50 libre eta 100 libreko markak hobetzea lortu zuen. Lehenengoan minutu erditik jaistea lortu zuen 29''85 eginez eta bigarrenean 1'05''22-ko marka ederra egin zuen. Itsaso ere Espainiako Txapelketak prestatzen ari da eta nekatu xamarra dago oraindik
Mikel Arribillagak 50 libre eta 50 bular frogetako markak hobetu zituen eta azken estilo hontan, erreleboetarako ezinbestekoa izan da bere lana, Iñigorena bezelaxe.
Kevin Iglesiasek larunbatean egin zuen igeri igandean sukarrarekin izan baitzen. Hala ere larunbateko 100 bular frogan bere marka hobetzea lortu zuen 1'26''94 eginez.
Garazi Alkortak 50 tximeletako marka hobetu zuen, Naroa Goikoetxeak 50 librekoa, eta Alazne Egiazabalek ere 50 librekoa. Asier Lopez de Arregik froga bakarrean egin zuen igeri eta ez zuen marka hobetzerik lortu baina erreleboetan txukun aritu zen.
ERRELEBOAK
Talde osoaren hobekuntza orokorraren erreflexu garbia izan ziren erreleboak. Bai neskek eta baita mutilek ere 4x50 libre, 4x100 libre, 4x50 estiloak eta 4x100 estiloak frogetan parte hartu zuten eta guztietan aurreko taldeko markak nabarmen hobetu zituzten.
Errelebo guztiak absolutu mailan aritu ziren eta nabarmenenak mutilek errelebo guztietan lortutako 3garren postuak eta Euskadiko gutxienekoak izan ziren. Neskak ere 4garren eta 5garren postuetan ibili ziren eta 4x50 libre eta 4x50 estiloetako frogetan Euskadiko gutxienekoetatik ehuneko gutxi batzuetara geratu ziren. Alde horretatik zorionak guztioi!!
EUSKADIKO TXAPELKETA
Asteburu bikain honen ondoren, datorren asteburuan Euskadiko Txapelketetan izango dira gure igerilariak. Infantilak Tolosan izango dira eta Absolutuak Gasteizeko igerileku luzean. Infantila den arren, Iñigo Ibarburu absolutuekin egongo da igerileku luzean aritzeko eta erreleboetan parte hartzeko. Horretaz gain, Mikel Esnalek 50 libre frogan egiten duen markarekin adi egingo gara, Espainiako gutxienekotik hurbil baitabil. ANIMO EKIPO !!
Comentarios
Publicar un comentario