II TRAVESIA A NADO NAUCOTOUR

Pasa den apirilaren 9an Javier Miguel eta Agustin Etxeberria masterrak Campellon izan ziren, Alakant-en, "II Travesia a nado Naucotour"-en parte hartzen. 


Igerialdiak 2400 metroko distantzia zuen eta ura hotza egonik ere, txukun ibili ziren taldeko bi masterrak.

Sailkapen orokorrean Javier Miguel 9garren izan zen bere kategorian 34 minutu eta 15 segunduko denborarekin. Agustin berriz, 20garren izan zen eta 44 minutu eta 20 segundu behar izan zituen distantzia osatzeko. 

Aupa zuek !!

Comentarios