GIPUZKOAKO NEGUKO TXAPELKETA | CTO DE GIPUZKOA DE INVIERNO

3 ESPAINIAKO GUTXIENEKO BERRI, 3 TXAPELDUN ORDE eta ZILAR BAT, 28 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 19 ERREKOR BERRI Gipuzkoako Neguko Txapelketan
  • Iñigo Ibarburuk 2 Espainiako gutxieneko berri lortu zituen, bata 200 libre frogan (2'03''16) eta bestea 400 libre frogan (4'24''47)
  • Haitz Mitxelenak 200 tximeletako Espainiako gutxienekoa lortu zuen (2'12''80)
  • Infantil mailan, Iñigo Ibarburu txapeldun orde izan zen 200 estiloak (2'21''45) eta 400 libre frogan. 200 libre frogan brontzea lortu zuen. Jone Vazquezek txapeldun ordetza lortu zuen 800 libre frogan (11'06''72)

Asteburu bikaina izan dute gure igerilariek Tolosako igerilekuan. Denak benetan bikain aritu dira eta horren erakusle dira lortutako emaitza paregabeak. Igerian gogor egiteaz gain giro ederra izan dugu asteburu osoan zehar eta horrek oso gogorra izan den asteburu hau xamurtzen lagundu digu. Zorionak guztioi !!

Espainiako Gutxienekoak

3 izan dira txapelketa hontan lortutako Espainiako gutxienekoak.

Alde batetik Iñigo Ibarburuk bi gutxieneko berri lortu ditu. bata 200 libre frogan 2'03''16 eginez bere marka pertsonala 7 segundutan hobetuz eta bestea 400 libre frogan sekulako lasterketa eginez eta 4'24''47 rekin bere marka minutu erdian baino gehiagon hobetuz. 

Lehendik zituen lau gutxienekoei beste bi hauek gehitu dizkio Iñigok eta jada 6 gutxieneko ditu martxoaren haseran ospatuko den Infantilen Neguko Espainiako txapelketarako. 

Honetaz gain txapelketan zehar beste 3 gutxieneko oso gertu izan ditu: batetik 100 bizkarrekoa 1'04''01ekin gutxienekotik 10 ehunekotara geratu zen, 200 bizkar frogan segundu batera (2'20''10) eta 200 estiloak frogan ere segundu bakarrera (2'21''45). Benetan izugarri ibili zen Iñigo !!

Bestetik, Haitz Mitxelenak ere aspalditik begiz jota zuen gutxinekoa lortu zuen, 200 tximeletakoa. Aurreko batean idatzi genuen bezela, aldaketa tekniko batzuen beharra zuen Haitzek, eta azken bi asteak horretan jardun du. Igande arratsaldean igeri egindako frogan, lanaren fruituak ikusi genituen eta Haitzek 200 tximeletako gutxienekoa lortu zuen 2'12''80 eginez eta bere marka 3 segundutan hobetuz. Aupa Haitz ! Zorionak!!




Dominak

Dominak Infantil mailan bakarrik banatu ziren. Kategoria horretan eta lehen aipatutako frogetan Iñigo Ibarburuk bi zilar (200 estiloak eta 400 libre) eta brontze bat ( 400 libre) lortu zituen. Sari ederra, kategoria berean bera baino urte bat zaharragoak direnak sartzen direla eta bere froga onenak ez direla kontuan izanda.

Bestetik, arlo hontan pozik handiena Jone Vazquez-ekin hartu genuen. Egiten ari den denboraldi ederrak zilarrezko domina bat eskuratzera eraman zuen 800 libre frogan. Jonek froga hontan gustura sentitzea lortu du eta urte haseratik hobekuntza handia izan du distantzia hontan. Egindako lanak gipuzkoako txapeldun orde izatera eraman du hasera batean berarentzat pentsaezina izango zena. Zorionak Jone ! Ondo merezia !!

Marka Pertsonalak

Emaitza konkretu hauek halere ezin dituzte taldekide guztiek egindako lana eta lortutako emaitzak itzalean utzi. Egia esan, lortutako 28 marka pertsonalek eta 19 taldeko errekorrek igerilariek lortu duten maila agerian uzten dute. Izan ere, marka eta errekor guzti hauek 10 igerilariren artean lortu dituzte eta horietatik bederatzik gutxienez igeri egindako bi frogetan marka hobetzea lortu dute.

Hobekuntza hauen artean eta Haitz, Iñigo eta Jonerenak ere kontutan izanda, aipatzekoak dira Itsaso Tolosaren emaitzak. Itsasok 8 froga egin zituen, 4 indibidual eta 4 errelebo. Horietatk 6 frogetan marka pertsonalak egin zituen, nabarmenenak bizkar estilokoak izan zirelarik. 50 bizkar frogan bere marka segundu batean hobetu zuen (31''92), 100 bizkarrekoa ere segundu batean (1'08''44) eta 200 bizkarrekoa hiru segundutan (2'25''43). Itsaso Espainiako Txapelketarako prestakuntza amaitzen ari da eta gauzak ondo doazela dirudi. 

Mikel Esnalek ere 8 froga egin zituen, Itsasoren  modu berean. Bere froga indibiduletatik 3 hobetu zituen eta erreleboetan ere bikain aritu zen. Mikelek 200 libre (2'02''03), 50 bizkar (29''24) eta 100 estiloak (1'04''42) frogetan marka pertsonalak lortu zituen.

Kevin Iglesiasek 800 libre (10'30''27) eta 100 estiloak (1'17''82) frogetan bere denborak hobetzea lortu zuen. Zorte txarra izan zuen larunbata sukarrarekin amaitu baitzuen eta hori zela eta ezin izan zituen igandeko frogak burutu. Animo Kevin! Azkar sendatu!

Garazi Alkortak lan handia egin zuen. Bere gogo nagusia Euskadiko Txapelketarako gutxienekoren bat lortzea zen baina ez zen posible izan. Hala ere gogoz saiatu zen eta horren ondorio izan ziren lortutako 3 marka pertsonalak. Batetik 100 libre frogan 1'10''87 egin zuen, bestetik 50 tximeleta frogan 35''48 eta emaitza onena 400 libre frogan izan zuen 5'25''66 denborarekin bere marka 8 segundutan hobetuz.

Mikel Soto ere ikaragarri aritu zen lau marka pertsonal lortuz. 100 bular frogan bere marka 3 segundutan hobetu zuen (1'26''96), 100 libre froga 2 segundutan hobetu zuen (1'08''37), 200 libre frogan 6 segundu jaitsi zituen (2'29''75) eta 400 libre frogan 7 segundutan hobetu zuen bere marka 5'08''09 eginez.

Azkenik, Naiara Lizaso ere aritu zen. gaixo egonagatik ez zituen bere froga indibidualak burutu baina taldearekin egon zen asteburu osoan eta taldekideei mesede egitearren erreleboetan parte hartu zuen. Bere denborak ofizialak ez diren arren, 50 libre eta 100 libre frogetan Espainiko gutxienekoetatik oso gertu igeri egiten ikusi genuen. Ea asteburu hontan Euskadiko Txapelketan zer gertatzen den. Hala ere horrelakoetan egin ohi dugun bezela, benetako talde jarrera erakutsi zuen Naiarak bere laguntzarekin eta beti bezela hori txalotu nahi dugu.

Honetaz gain, mutilek 4x100 estiloak erreleboan lehengo urtetik lortutako marka 9 segundutan hobetzea ere lortu zuten.

Datorren Astea  

Gauzak honela, taldeko infantilek Euskadiko Neguko Txapelketa izango dute hurrengo asteburuan, Galdakaon. 

Bertan izango dira Naiara Lizaso, Jone Vazquez, Mikel Soto eta Iñigo Ibarburu. Lehenengo hirurentzat neguko azken zita izango da eta onena emateko momentua. Iñigok berriz Infantilen Espainiako Txapelketa prestatzen jarraitu beharko du. Zorte onena opa diegu laurei !! 

AUPA EKIPO !!! AU !! AU!! AUUUUU!!



Comentarios

  1. estoy bastante bien aunq tengo la garganta jodida. si por mi fuera iria a los entrenamientos pero mi madre no quiere q recaiga por segunda vez

    P.D. yo hice 1500 no 800, el 8 lo hizo jone, yo hice una mierda de milki

    ResponderEliminar
  2. Ya se que hiciste 1500 pero mejoraste tu marca de 800 en el pase, que no esta nada mal !! No te castigues !! ;)
    Tranqui, recuperate bien y a ver si vuelves lo antes posible ! Animo !!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario