ESPAINIAKO GUTXIENEKO BERRI BAT, BESTE EUSKADIKO GUTXIENEKO BAT, 13 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 7 ERREKOR BERRI Ligako 3. jardunaldian
- Iñigo Ibarburuk 200 tximeleta frogan Espainiako Gutxieneko berri bat egin zuen (2'21''22)
- Mikel Sotok Euskadiko gutxienekoa lortu zuen 400 libre frogan (5'14''22)
Pasa den larunbatean taldeko infantil, junior, promesa eta absolutuak Ordizian izan ziren, Ligako 3garren jardunaldian parte hartzen.
Gaixotasunak eta abar medio, baja ugari izan genituen baina lehiatu zirenak bikain ibili ziren eta orokorrean denek beren markak hobetzea lortu zuten. Tartean, Iñigo Ibarburuk Espainiako Txapelketarako beste gutxieneko bat lortu zuen eta Mikel Soto Euskadiko Txapelketarako sailkatu zen 400 libre frogan, gutxienekoa 14 segundutan hobetuz.
Naroa Goikoetxea 100 bular frogan |
Itsaso Tolosak igeri egin zituen froga guztietan marka pertsonalak egin zituen. 50 bizkar frogan 32''99rekin bere marka hautsi zuen eta baita 50 libre frogan ere (30''74, aurreko marka bi segundutan hobetuz). Hala ere benetan bikain egin zuen froga 400 libre izan zen. Froga hontan, 5'06''57 markarekin bere denbora onena 15 segundutan haustea lortu zuen eta tartean bere 200 libreko marka pertsonala ere hobetzea lortu zuen 2'29''86 eginez.
Jone Vazquez-ek 100 bular eta 400 libre frogetan egin zuen igeri. Bietan bikain aritu zen baina Itsaso bezela 400 libre frogan bereziki.ondo ibili zen. Froga hontan bere marka 6 segundutan hobetzea lortu zuen 5'33''65 eginez. 100 bularreko marka ezin izan zuen hobetu.
Parte hartu zuen hirugarren neskak, Naroa Goikoetxeak, 100 bular eta 50 libre frogetan hartu zuen parte. Lehenengoan bere aurtengo marka berdintzea lortu zuen eta bigarrenean marka pertsonala egin zuen 31''62 eginez.
Emaitza bikainak lortu zituen Mikel Sotok |
Mutiletan, Mikel Sotok lan handia izan zuen larunbatean. Lau frogetan hartu zuen parte eta benetan nekatuta amaitu zuen. Hala ere, txapelketa hontan zuen helburu nagusia lortu zuen: Euskadiko Txapelketarako gutxienekoa lortzea. Eta bai erraz lortu ere, 5'14''22 markarekin, gutxienekoa 14 segundutan hobetzea lortu zuen eta bere marka pertsonala minutu erdia baino gehiagon hobetzea ere bai. Froga honekin gainera, paseetan, 50 (36''98), 100 (1'16''88)eta 200 (2'36''48) libreko marka pertsonalak haustea ere lortu zuen. Emaitza honekin, taldeko infantil guztiak Neguko Euskadiko Txapelketan izango dira lehian.
Honetaz gain, 50 libre frogan ere aritu zen Mikel eta hontan ere bere marka pertsonala 5 segundutan hobetzea lortu zuen 32''59 eginez. Froga hauetaz gain 100 bular frogan eta 4x50 estiloak erreleboan ere hartu zuen parte Mikelek.
Haitz eta Iñigo 200 tximeleta frogan |
Haitz Mitxelena bi frogetan lehiatu zen: 50 bizkar eta 200 tximeleta frogan. Bizkar estiloko frogan marka pertsonala lortu zuen 33''40 eginez. 200 tximeletan Espainiako gutxienekoaren bila dabil eta oraingoz ez du ateratzerik lortu. Hala ere, berriro ere bere lehengo urteko marka egitea lortu zuen, eta froga hontan ez da erraza. Ea geratzen zaizkion bi aste hauetan teknikoki aldaketa batzuk egitea lortzen dugun, gutxienekoa segundu bakarrera du eta. Animo Haitz !! Never surrender !!
Iñigo Ibarburu txanponaren beste aurpegia izan zen. Lehendabizi 50 bizkar frogan marka pertsonal bikaina egin zuen (30''58) froga bikain burutuz. Jardunaldi hontako bere apustu nagusia 200 tximeleta froga zen eta Haitzek bezela Espainiako gutxienekoa lortzea zuen helburu. Bikain igeri egin ondoren, 2'21''22 denborarekin bere marka pertsonala 4 segundutan hobetu eta gutxienekoa 2 segundutan hobetzea lortu zuen. Beraz, oraingoz, Iñigok Neguko Espainiako Txapelketan 100 eta 200 tximeleta eta 50 libre frogak izango ditu. Zorionak Iñigo!!
Mikel Esnal ere 50 bizkar eta 50 libre frogetan aritu zen. Markak hobetzerik lortu ez bazuen ere, txukun ibili zela esan beharra daukagu, 50 bizkar frogan batez ere.
Azkenik, Kevin Iglesias ere aritu zen lehian. Kevin 400 libre eta 50 libre frogetan aritu zen. Jardunaldi hontan ezin izan zuen markarik hobetu.
Baja ugari izan genituen arren, lehian ibili zirenak ederki aritu ziren eta horren erakusgarri dira lortutako emaitza bikainak. Animoak denentzat lanean jarraitzeko eta datozen txapelketetan ahalik eta onena emateko.
Datorren larunbatean Gipuzkoako Federazioko lehenengo Saria izango dute infantil, junior, promesa eta absolutuek. Txapelketa hau Anoetan izango da eta igerileku luzean egiten den denboraldiko lehena izango da.
Honetaz gain, egun berean, baina arratsaldez, Naiara Lizaso, Jone Vazquez eta Mikel Soto Kutxa Sariko Kanporaketetan izango dira Legazpian, arratsaldeko 16:30etan.
AUPA EKIPO !! AU!! AU!! AUUUUU!!
nun de argazkik??
ResponderEliminar"Argazkiak | Fotos" orrian.
ResponderEliminarbiño jornada ontakok ezte
ResponderEliminarBai, Gif 1go Saria jartzen duna
ResponderEliminar