KONTXAKO BADIAKO LXVIII ZEHARKALDIA | LXVIII TRAVESIA BAHIA DE LA CONCHA

IÑIGO IBARBURU 2garren eta ITSASO TOLOSA 3garren KONTXAKO BADIAKO IGERIKETA ZEHARKALDIAN

Pasa den larunbatean, irailaren 10ean taldeko 10 igerilari kontxako badiako igeriketa zeharkaldian izan ziren. Giro polita bizi izan genuen bertan eta eguraldia ere lagun izan genuen.
Gure taldeko gehienentzat esperientzia berria izan zen hau, ur irekietan igeri egiten zuten lehen aldia zelako, eta denak oso gustura atera ziren.


Taldetik Haitz Mitxelena, Mikel Esnal, Naroa Goikoetxea, Alazne Egiazabal, Kevin Iglesias, Mikel Arribillaga, Itsaso Tolosa, Iñigo Ibarburu, Jone Vazquez eta Garazi Alkorta aritu ziren.
Azken lau hauek infantil mailan aritu ziren, 750 metroko frogan. 

Infantil mailan, mutiletan, Iñigo Ibarburu bigarren izan zen 8' 31'' tan froga burutuz eta lehenengoaren batera helmugan sartuz. Nesketan, Itsaso Tolosa hirugarren izan zen distatntzia bera 10' 18'' tan burutuz. Bere atzetik sartu ziren Garazi Alkorta (txipak huts egin eta denbora eta postua ez dakizkigu) eta Jone Vazquez (10garren, 11'01'' denborarekin).

Nagusiek aldiz, 2200 metroko frogari egin zioten aurre. Mutiletan lehena Haitz Mitxelena izan zen. Haitz 6garren izan zen 28'26'' denborarekin. Bere atzetik Mikel Esnal (14garren 32'08''), Kevin Iglesias (22garren, 33'24'') eta Mikel Arribillaga ( 31garren, 35'03'') sartu ziren. Nesketan, Alazne Egiazabal izan zen azkarrena 32'21 denborarekin 12garren sailkatuz. Bere atzetik sartu zen Naroa Goikoetxea 36'36'' denborarekin 25garren sailkatuz.

Froga popularra izanik, helburua lehia bizian aritzea izan ez bazen ere, oso txukun aritu ziren gure igerilariak urtea modu desberdinean hasteko balio izan zuen froga hontan.

AUPA ZUEK !!!

Comentarios