BERTITZERA IRTEERA | SALIDA A BERTITZ

Irailaren 1etik 3ra bitartean Buruntzaldea IKT eta Hernani KE -ko igerilari taldekoak Bertitzen egon gara urte haserako irteera batean.
Irteera hontan zehar jarduera ugari burutu ditugu eta aukera paregabea izan da igerilari guztien arteko harremanak sendotu eta ondo pasatzeko.
Guk geuk burututako ekintzetatik aparte, haurrek bestelako jarduerak ere burutu dituzte, hala nola rafting-a, via ferratak, rappel-ak, ibaian jauziak, kobazulora bisita eta lorategi botanikora bisita.
Urtea hasteko modu paregabea izan dela uste dugu eta denek oso ondo pasa dutelakoan gaude.
Orain, irailaren 5etik aurrera, berriro ere poliki poliki entrenamenduetara bueltatzea dagokigu, batzuk astelehenean eta besteak asteartean, beraz, datorren astean berriro ere elkar ikusiko dugu. AUPA EKIPO !!


Comentarios