EUSKAL HERRIKO UDAKO TXAPELKETA | CTO DE VERANO DE EUSKAL HERRIA

3 EUSKADIKO TXAPELDUN, 3 TXAPELDUN ORDE, 5 BRONTZE, 10 MARKA PERTSONAL eta TALDEKO 3 MARKA BERRI  EUSKADIKO UDARAKO TXAPELKETETAN


Emaitza bikainak lortu dituzte gure taldekideek Eusakdiko Udarako Txapelketetan. Marka ugari hausteaz gain sarritan izan ditugu podiumean egiten ari diren denboraldi bikainaren erakusgarri.

Absolutuetan:

  • Naroa Goikoetxea brontzea izan da 50 bular frogan 
  • Haitz Mitxelena ere brontzea izan da 200 tximeleta frogan.

Infantiletan:

  • Itsaso Tolosa urrea 200 bizkar frogan, zilarra 100 bizkar frogan eta brontzea 100 tximeletan.
  • Iñigo Ibarburu urrea 100 tximeletan, eta zilarra 50 libre eta 100 libre frogetan. 
  • Mikel Arribillaga urrea 50 bizkar frogan eta brontzea 100 bizkar frogan.







Larunbata goiza

Absolutuak

Larunbat goizean Gasteizen igeri egin duen bakarra Mikel Esnal izan da. Mikelek 100 libre froga zuen eta izan duen denbora gutxian egindako lanaren ondorioak baloratzeko froga izan da hau.
Hori kontuan izanik, lan bikaina egin duela esan beharra dago. Mikelek 57''05 egin du, bere igerilekuko luzeko marka pertsonaletik 15 ehunekoetara bakarrik. Pasea oso ondo egin ondoren, frogaren bigarren zatia gehiago kostatu zaio, entrenamenduko kargaren ondorioz normala dena. Ea datorren asteko "denbora hartzean", errekuperatu ondoren, bere marka pertsonala hobetzerik duen.

Infantilak

Infantilak Irunen lehiatu dira. Goizean Iñigo Ibarburuk, Unai Buenok eta Mikel Arribillagak egin dute igeri.
Iñigok 100 libre frogan jardun du. Espainiako txapelketa prestatzen diharduenez ez du bere onena ematerik izan baina 58''76 markarekin Euskadiko Txapeldun ordetza eta zilarrezko domina lortu ditu.
Unaik eta Mikelek ere bikain egin dute igeri. Mikel Arribillaga 50 bizkar frogan Euskadiko Txapeldun izan da 31''76 denborarekin eta Unai Buenok 100 libre frogan bere marka 2 segundutan hobetzea lortu du 1'04''97 eginez.

Larunbata arratsaldea

Absolutuak

Arratsaldean Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena genituen lehian, biak 50 tximeleta frogan eta serie berean. 
Biek lan bikaina egin dute eta biek beren igerileku luzeko marka hobetzea lortu dute. Mikel Esnal (29''48) Haitzen aurretik geratu da (29''78) bien artean izan duten lehia bikainean. 
Emaitza oso positiboa izan da, biak bainujantzi arruntarekin markak hobetzea lortu dutelako. Gainera beroketa saioan Haitz oso azkar eta errez igeri egiten ikusi dugu Ea biharko saioetan Espainiako Txapelketarako marka bat gehiago lortzen ikusten dugun.

Infantilak

Irunen, bost infantilak izan ditugu arratsaldean eta berriro ere emaitza bikainak lortu dituzte gure gazteek. Alde batetik, Mikel Arribillaga eta Itsaso Tolosa 200 bizkar frogan izan ditugu. Mikelek 2'27''17 denborarekin bere marka segundu batean hobetzea lortu du eta sailkapenean laugarren izan da. Itsasok ere bikain egin du igeri, distantziari eskua hartzen ari zaiola erakutsiz. Itsasok 2'28''19 eginez bere marka 3 segundutan hobetzea lortu du eta honetaz gain Euskadiko Txapeldun izan da urrezko domina lortuz.
Saioa amaitzeko, lau mutilek (Iñigok, Kevinek, Mikelek eta Unaik) 4x200 libre erreleboa izan dute eta taldeko marka 10 segundutan hobetu dute 9'22''43 eginez. Zorionak lauroi!!!

Larunbateko saio bikainak beraz, bai Mendizorrotzan eta baita Irunen ere. Ea biharko jardunaldietan maila berean lehiatzerik duten.

Igandea goiza

Absolutuak

Igande goizean Gasteizen 3 taldekide izan ditugu lehiatzen: Naroa Goikoetxea, Alazne Egiazabal eta Haitz Mitxelena.
Lehiatzen lehena Haitz izan da 100 tximeleta frogan. Froga hontan Espainiako gutxienekoa lortzekotan bota da Haitz eta horretarako pase azkarra egin behar zuen. Azkenean gutxienekoa lortu ez badu ere, 50 metroko pasean marka pertsonala egin du 29''14 eginez.
Jarraian Naroa eta Alazne izan dira 50 bular frogan. Biak serie berean atera dira eta lehia bikaina izan dute. Azkenean Naroa nagusitu da, 38''06rekin marka pertsonala eginez eta promesa kategorian brontzezko domina lortuz. Alaznek ere marka pertsonala egin du 38''69rekin.

Infantilak

Irunen, lehiatzen lehena Unai Bueno izan da. Unaik ezin izan du igeri ondo egin tripako minez esnatu delako eta 200 libre frogan ahal izan duena egin du (2'31''00 azkenean).
Unairen ondoren Itsaso Tolosa eta Iñigo Ibarburu lehiatu dira 100 tximeleta frogan. Biek beren markak hobetu dituzte, Itsasok 1'13''73 eginez eta Iñigok 1'04''50 eginez. Biak bikain ibili dira eta biek podiumean amaitu dute berriro ere. Itsaso hirugarren izan da eta brontzezko domina. Iñigo berriz urrea eta Euskadiko txapeldun izan da.
Saioa amaitzeko, mutilen 4x100 libre erreleboa izan dute. Iñigok, Unaik, Kevinek eta Mikelek osatutako taldeak 4'13''60 egin du eta taldeko aurreko marka 8 segundutan hobetu dute.

Igande arratsaldea

Absolutuak

Azken jardunaldian Mikel Esnal eta Haitz Mitxelena izan ditugu lehian Gasteizen. Mikelek 50 libre frogan 25''98 egin du, bere markatik oso gertu eta Haitzek 200 tximeletan 2'19''85. Biek bikain egin dute igeri. Haitzen kasuan, froga hau igerileku luzean egiten zuen lehen aldia zen eta esperientzia falta nabaritu bazaio ere, bikain egin du. Haitz gainera junior mailan hirugarren postuan sailkatu da eta horrenbeste brontzezko domina izan da.







Infantilak

Azken jardunaldian Iñigo Ibarburu izan da lehiatzen lehena, 50 libre frogan. Iñigo Eusakdiko Txapeldun orde eta zilarrezko domina izan da froga hontan, 26''82 marka bikaina eginez.
Jarraian Itsaso eta Mikel Arribillaga izan ditugu 100 bizkar frogan. Itsasok zilarrezko domina lortu du eta Mikelek brontzezkoa biak ere igeri bikain eginez.
Azken frogan Unai Bueno izan dugu, 400 libre frogan. Egun osoan zehar ondoezik ibilita, goizean bezala ezin izan du onena eman, baina beti bezela esfortzua egin egin du.
Saioa eta txapelketa amaitzeko, azken erreleboa: mutilen 4x100 estiloak. Mutilek 4'49''59 egin dute eta taldeko marka berri bat jarri dute aurrekoa 5 segundutan hobetuz.


Azkenean, txapelketa bikaina bi lekuetan, domina asko eta marka ugari, eta beti bezala, giro bikaina nagusi.

ABSOLUTUAK EMAITZAK/RESULTADOS


INFANTILAK EMAITZAK/RESULTADOS

AUPA EKIPO !! AUU!! AUU!! AUUUUU!!!!! 

Comentarios