HARRI GARMENDIA SARIA | TROFEO HARRI GARMENDIA

HIRUGARREN POSTU BAT, EUSKADIKO MINIMA BAT eta 7 MARKA PERTSONAL HARRI GARMENDIA sarian



Igande goizean Harri Garmendia Saria ospatu zen Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. Bertan taldeko 11 igerilari izan ziren parte hartzen.

Orokorrean, berriro ere emaitza onak lortu zituzten taldekideek, aurrekoetan bezain ugariak izan ez baziren ere. Hala ere, denboraldiko momentua kontuan izanda (igerilari batzuk nahiko kargatuta daude, euskadi eta espainiako txapelketak segituan ditugulako) emaitzak oso onak izan ziren.

Alde batetik, Itsaso Tolosa infantil mailan, berriro ere podium-ean izan genuen, 3. postuan oraingoan. Itsasok 100 bizkar frogan ezin izan zuen bere marka hautsi baina bai 50 bizkar frogan 33''70 denbora eginez. Azken froga honek hirugarren postua eman zion.

Kevin Iglesiasek bere 100 libreko marka hobetzea lortu zuen (1'09''10). 400 libre frogan bere marka hobetu ez bazuen ere oso gertu geratu zen.

Unai Buenok, 400ean deskalifikatua izan ostean (bere marka hautsiko luke bestela), 50 libren marka pertsonala egin zuen 30''35rekin. Honekin batera 50 libreko euskadiko minima egin zuen.

Naroa Goikoetxea bikain ibili zen parte hartu zuen bi frogetan bere markak hobetuz. Alde batetik, 50 bular frogan 38''17 egin zuen eta bestetik 200 bular frogan 3'08''42.

Iñigo Ibarburuk, marka pertsonalak hobetu ez bazituen ere 100 tximeleta frogan igerileku luzeko marka hobetu zuen (1'07''83) eta 50 librekoa berdindu.

Mikel Esnalek bere 100 bizkar frogako marka hobetu zuen. 50 libre frogan ezin izan zuen bere marka hautsi baina frogaren lehen zatia ohikoa baino hobeto egiten ikusi genuen, ea poliki poliki bide horretan jarraitzen duen.

Garazi Alkortak, Jone VAzquez-ek, Mikel Arribillagak, Haitz Mitxelenak, eta Oier Mitxelenak ezin izan zituzten beren markak hobetu, baina gogoz egin zuten igeri. Garazi Euskadiko minimatik gertu ibili zen 50 tximeleta frogan. Jonek aste bat baino gehiago gaixorik eta entrenatu gabe egon ondoren emaitza txukunak lortu zituen eta Oier, Mikel eta Haitzek markak hobetu ez bazituzten ere beren denboretan ibili ziren, ondo beraz.

Emaitzez gain, beti bezela, giro bikaina izan genuen nahiko luzea izan zen igerileku luzeko azken sari hontan.

Gure igerilari infantil, junior, promesa eta absolutuak Lasarteko Sarian izango dira larunbat hontan, gainontzeko taldekide guztiekin batera.

AUPA EKIPO!! ANIMO!!! AUU!! AUU!! AUUUUU!!

Comentarios