KZL 4. JARDUNALDIA | 4ª JORNADA LED

Larunbat arratsaldean, martxoaren 26an, Lasarten, Kirol Zehaztasun Ligako 4. jardunaldia ospatu zen. Bertan Buruntzaldeako 25 haur izan ziren parte hartzen. 

Lehen urteko benjaminak
Txikienek 25 metro tximeleta eta 6x25 bular erreleboan hartu zuten parte. Lan txukuna egin zuten beraientzat oraindik zaila den estilo hontan (tximeletan). 2002 urteko Lander Sorozabal, Alex Urbano, Eneko Otero, Iker Chaves, Irati Arzallus, Izadi Billaron eta Nerea Garciak 25 metrotan lan txukuna egin zuten, mutiletan azkarrena Lander izan zelarik (29'62) eta nesketan Irati Arzallus (28''35).

Bigarren urteko benjaminak
2001 urtean jaioek 50 metro tximeletan eta errelebo berdinean hartu zuten parte.Hauek ere lan ederra egin zuten, poliki poliki estilo hau menperatuz doazela erakutsiz. Azkarrena Nahia Jie izan zen nesketan 44''42 denborarekin lehenengo postuan sailkatuz. Mutiletan aldiz, Jon Soto izan zen taldeko lehena 47''58 denborarekin. Gainontzeko guztiek ere lan ederra egin zuten.

Benjaminen erreleboa
Erreleboan, 6x25 bukar-en, Buruntzaldeako bi taldeak izan ziren lehenengo bi postuetan, oso txukun igeri eginez.

Alebinak
Lehen urteko alebinek aldiz 100 tximeleta eta 100 estiloak frogetan hartu zuten parte.Mutiletan Beñat Alkorta izan zen azkarrena 100 tximeletan (1'54''78) eta baita 100 estiloak frogan ere (1'40''35). Iñaki Etxebeste-k eta Josu Serrano-k ere bi froga hauetan parte hartu zuten eta lan txukuna egin zuten.

Azken urteko alebinak
Zaharrenetatik Mikel Soto izan zen bakarrik. Mikelek 50 tximeletan 41''91 denbora egin zuen indartsu igeri eginez eta 400 libreetan berriz 5'49''10 egin zuen,

Denborez gain, gure haurrak pixkanaka lau estiloak menperatzea lortzen ari direla ikusi genuen, oraindik lan asko falta bada ere.
Zorionak guztioi eta animoak ikasten jarraitzeko !!

EMAITZAK/RESULTADOS

Comentarios