ERRENDIMENDUKO 1. TROFEOA | 1º TROFEO RENDIMIENTO

3 ESPAINIAKO MINIMA, TXAPELDUN ORDE BAT, HIRUGARREN POSTU BAT eta 8 MARKA PERTSONAL errendimenduko udarako lehenengo trofeoaren balantzea

Trofeoan parte hartu duten taldekideak
Larunbat hontan goizeko 10:00etan Donostiako Paco Yoldi igerilekuan errendimenduko udarako lehen trofeoa ospatu da. Benetan emaitza bikainak lortu dituzte taldekideek. 
Itsaso Tolosa, hirugarren
Alde batetik, Itsaso Tolosa-k 100 bizkar eta 200 bizkar frogetan Espainiako minimak lortu ditu eta Iñigorekin batera abuztuan Valladolid-en ospatuko den Udarako Infantil mailako Espainiako Txapelketan izango da. Itsasok 2'37''54 egin du 200 bizkar frogan eta 1'12'32 estilo bereko 100 metrotan.
Iñigo Ibarburuk, 50 libre frogan Espainiako minima berri bat lortu du 27''03 denborarekin, eta honenbestez txapelketa horretan hiru froga egiteko aukera du oraingoz. Fina puntuen araberako sailkapen nagusian gainera, Itsaso hirugarren izan da eta Iñigo berriz bigarren.
Bi emaitza paregabe hauetaz gain, gainontzeko taldekideak ere bikain aritu dira. Denen artean 8 marka pertsonal hautsi dituzte batzuentzat igerileku luzean lehiatzen ziren lehen aldia zen hontan.
Iñigo Ibarburu, bigarren.
Kevin Iglesiasek lan bikaina egin du 400 libre eta 200 libreko bere markak hobetuz (5'17''79 lehena eta 2'35''17 200 metroko frogan), Haitz Mitxelenak 400 libreko marka hobetu du 4'42''13 denborarekin eta baita 100 tximeletakoa ere (1'03''70). Unai Bueno ere bikain aritu da 200 libre frogan, 2'33'05 eginez bere marka hobetzea ere lortu duelarik.
Parte hartu duten gainontzeko igerilariek beren marka pertsonalak hobetzea lortu ez badute ere, bikain aritu dira, igerileku luzean beren markak mantentzen. Parte hartu duten gainontzeko igerilariak Mikel Esnal, Oier Mitxelena, Garazi Alkorta, Naroa Goikoetxea, Jone Vazquez eta Mikel Arribilaga izan dira. 
Udarako zikloa hasi besterik ez dugu egin eta igerilariak horren forma onean daudela ikusteak sekulako poza eta gauzak lortzeko ilusioa ematen digu.
AUPA EKIPO !!! ZORIONAK DENOI !! SEGI HORRELA !!

EMAITZAK/RESULTADOS

Comentarios