Kaixo!
"Online Eskola"ren bigarren bideoa uzten dizuegu.
Kasu honetan gerriaren posizioari dagokion bideoa, bereziki urazpiko posizioan, baina igeri egiteko modu guztietarako baliogarria ere badena.
- Erreferentzia: egin beharreko mugimenduaren kontzientzia hartzeko, ahoz gora etzanda edo pareta baten kontra bizkarrez zutik jarri zaitezke.
- Helburua: ahoz gora etzanda zein paretean bizkarrez zaudela, helburua gerria pareta edo lurrarekin kontaktuan jartzea izango da.
- Gerriaren mugimendua: ipurdia gogortu behar duzu eta barrura sartu. Aldi berean, sabela ere gogortu behar duzu, izterrak eta sabela elkartzeko ideia edo intentzioarekin. Mugimendu honi gerriaren antebertsioa esaten zaio.
- Ariketa gisa hau egin dezakezu:
- Lehendabizi saiatu ahoz gora etzanda gerriarekin lurra ikutzen.
- Hau lortuta, saiatu gauza bera pareta bate kontra zutik egiten, baina orpoak paretatik aldenduta.
- Hurrengo pauso batean gauza bera orpoak ere paretean dituzula egiten saiatu zaitezke.
- Urrezko domina hiru pauso hauek besoak eta sorbaldak posizio hidrodinamikoa hartuta egiten badituzu lortuko duzu!
ELKARBANATU - COMPARTE
Comentarios
Publicar un comentario