AINHOA ETA LEIRE GUSTURA LOGROÑON

Pasa den urtarrilaren 2tik 5era bitartean gure taldeko bi alebin, Leire eta Ainhoa Martin, Logroñon izan dira Euskadiko Selekzioaren parte bezela entrenamendu saioak burutzen.


Stage hontan, Erkidego Arteko Espainiako Txapelketan parte hartzekotan egongo diren alebinak aritu dira eta lehiaketaren aurretik elkarrekin egon eta entrenatzeko balio izan die haurrei eta, baita euren arteko erlazioak sortzeko ere.

Entrenamenduak Adarraga instalazioetan burutu dituzte eta gure bi neskak oso gustura etorri dira bizi izandako esperientziarekin.

Gure bi igerilariez gain, bizkaia, araba eta gipuzkoako beste 31 gazte aritu dira saio hauetan eta baita errioxako alebinak ere.

Aupa Zuek!!
Burunpower!!

ELKARBANATU | COMPARTELO

Comentarios