Pasa den Igandean Nahia Zudaire taldekidea Zarautzen izan zen Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioak antolaturiko "Denbora Hartze" frogetan parte hartzen.
Txapelketa ez ofizial honek, Kirol Egokituaren barruan Nahiaren kategoria nondik nora joan daitekeen ikusteko baliagarria izan zen, pixkanaka, kirol egokituaren barruan izan behar duen ibilbidearen nondik norakoak aztertu eta bideratzeko.
Lehiaketa hontan, Nahia, 50 libre, 50 bizkar eta 25 libren aritu zen. Urduri egon bazen ere oso gustura egon zen Kirol Egokituko Federazioko kideekin eta esperientzia polita izan da berarentzat. Ziurrenik, urtarrilean Valladolid-en ospatuko den Kirol Egokituko Espainiako Txapelketan izango da.
Animorik haundienak lanean, ikasten eta hobetzen jarraitzeko!!
Comentarios
Publicar un comentario