JUAN VICENTE MARTIN 3garren GIPUZKOAKO DISTANTZIA LUZEKO LIGAN
- Taldeko igerilari ugari ibili dira itsas zeharkaldietan parte hartzen, guztiak ere bikain eta igeriketaz gozatzen
Aurtengo udaran zehar ere taldeko master ugari ibili dira itsas zeharkaldietan parte hartzen eta guztiak ere txukun eta oso gustora aritu dira Gipuzkoako Distantzia Luzeko Liga osatzen duten itsas zeharkaldietan.
Guztira taldeko 12 igerilari izan dira parte hartzen, guztiek itsas zeharkaldi guztiak egin ez badituzte ere.
GETARIA -ZARAUTZ
Guztietan ezagunena eta erakargarriena den itsas zeharkaldi hontan taldeko 14 igerilari izan ziren parte hartzen.
Senior kategorian Ander Lazkano 23garren postuan sailkatu zen 42 minutu eta 2 segunduko markarekin eta Imanol Guerra 132garren izan zen helmugan, 51 minutu eta 33 segundurekin, jarraian Enaitz Ibarburu (54 min 2 seg), bere atzetik Septien anaiak, lehena Ander 54 minutu eta 23 segundurekin eta gero Asier segundu bat gehiagorekin. Azken seniorra Andoni Sorron izan zen, itsas zeharkaldia 57 minutu eta 29 segundutan osatuz.
Seniorretan baina emakumezkoetan Alazne Egiazabal Miguel izan zen azkarrena 43 minutu eta 57 segundurekin 13garren sailkatuz.
Emakumezkoen Master kategorian Laura Igea izan zen taldeko azkarrena 52 minutu eta 53 segundurekin 11garren sailkatuz. Kategoria hontan atzetik izan zituen Yoli Pastor 14garren postuan (53 min 38 seg) eta Yoana Gonzalez 30garrenean (58 min 51 seg).
Kategoria berean baina gizonezkoetan Joxe Mari Iraolak bere lehen itsas zeharkaldia ordu 1, 2 minutu eta 34 segundutan amaitzea lortu zuen.
Azkenik, Master+ kategorian Juanvi Martin izan zen taldeo azkarrena 43 minutu eta 58 segundurekin 4garren postuan ssilkatuz. Bere atzetik Mauri Rodriguez 30garren (50 min 45 seg) eta Jose Luis Sevillano 33garren (52 min eta 4 seg).
TXINGUDIKO BADIA
Txingudiko badia zeharkaldian gure taldetik Juanvi Martin lehiatu zen bakarrik. Froga hontan Juanvik Getaria -Zarautzeko 4garren postua mantendu zuen itsas zeharkaldiaren 2600 metroak 35 minutu eta 50 segundutan burutuz.
PASEO BERRIKO ZEHARKALDIA
3000 metroko zeharkaldi hontan bi taldekide izan ziren. Batetik Laura Igea, Getaria-Zarautzen bere lehen itsas zeharkaldia egin ondoren animatuta hontan ere lehiatu zen. Berriro ere bikain eta gustora aritu zen distantzia 55 minutu eta 59 segundutan amaituz eta 6garren postua lortuz. Bestetik Ramon Altuna aritu zen gizonezkoetan. Ramonek 86garren postua eskuratu zuen 3000 metroak 57 minutu eta 31 segundutan osatuz.
IRLAKO ZEHARALDIA
Zeharkaldi honek ere 3000 metroko luzera izan zuen gerora itsas zakarragatik 3300era handitu bazen ere. Olatu eta itsas zakarraren kontra ibili behar izan zuten animatu bi taldekideak. Kasu honetan bi emakumezko izan ziren. Batetik Alazne Egiazabal. Alaznek 10garren postua eskuratu zuen 49 minutu eta 37 segunduko denborarekin. Bestetik, Laura Igea, itsasoan igeri egiteari gustua hartuta oraingo honetan ere animatu eta berriro ere bikain aritu zen, 58 minutu eta 3 segundurekin 7garren postuan sailkatuz.
KONTXAKO BADIA
Ligako azken zeharkaldi hontan lau taldekide aritu ziren itsasoan. Batetik, Juanvi Martinek 3garren postua eskuratu zuen eta honekin batera Master+ kategorian sailkapen orokorreko eta ligako 3garren postua lortu zuen beste behin ere. Kategoria berean Mauri Rodriguez izan zuen atzetik 34 minutu eta 59 segundurekin 25garren postuan.
Nesketan Alazne Egiazabal 8garren sailkatu zen (32 min 25 seg) eta Yoana Gonzalez berriz 15garren izan zen emakumezkoen Master kategorian distantzia 39 minutu eta 23 segundutan burutuz.
.
Honekin amaiera eman zaio itsas lasterketei, hemendik gutxira igerilekura buelta tokatzen da
Comentarios
Publicar un comentario