VI DEBAKO ITXASMILA

Pasa den larunbatean, taldeko zenbait igerilari master eta txiki Debako Itxasmilan parte hartzen izan ziren.
Urte guztia igerilekuan pasa ondoren igeriketarekin itsasoan gozatzea tokatzen da orain eta halaxe egin zuten taldeko Mauri, Jose Luis, Yoli eta Juanvi masterrek eta Ainhoa eta Leire Martin eta Paula Sevillano benjaminek.


Uretan sartzeko benetan itsaso zakarra izan zuten Debara hurbildu ziren igerilariek eta bat baino gehiagok atzera buelta egin behar izan zuen. Momentu zail hori pasata denek goiz eder bat pasatzeko aukera izan zuten.

Leire Martin 11 urtetik beherakoen artean lehorreratzen lehena izan zen eta txiki guztiek froga egiteagatik ondo merezitako dominatxoa eskuratu zuten. Ea gehiagotara animatzen diren!

Larunbat hontan ere, masterrak itsasldietan parte hartzen izango dira, kasu hontan Ondarrun. Hemendik master guztiak eta txikiak ere parte hartzera animatzen ditugu!!


Comentarios