PANTICOSARA IRTEERA | SALIDA A PANTICOSA

Apirilaren 26tik 30era bitartean 1998 urtean jaiotakoetatik aurrerako igerilariak Panticosan izan dira. Giro bikaina izan dugu bertan, jolas ugari, talde lana, ibilaldia, konbibentzia eta entrenamendua. Eguraldiak ere ederki lagundu digu gainera.

Irteeraren bi helburu nagusiak batetik talde giroa eta erlazioak sendotzea eta bestetik entrenatzea ziren. Talde irteera honekin biak lortu ditugula uste dugu.

Taldea alberge aurrean


Entrenamendu aldetik, 8 saio egin ditugu asteartetik ostegunera bitartean. Gehienak lasaiak baina 3 benetan gogorrak izan dira.

Igerilekua egoera bikainean zegoen, kristalera haundiekin, oso argitsua eta bista ederrekin. Gainera, bertan zeuden jakuzzia eta saunak ederki etorri zaizkigu entrenamenduen ondoren errekuperatzen laguntzeko eta baita saioen ondoren talde giroan egoteko. Asteazken goizean entrenamendu labur baten ondoren gimnasioan ere ibili ginen indar entrenamendu lasai bat egiten.

Entrenatzeko garaian eta lehen egunetan batez ere, batzuk alturaren eragina ere nabaritu dute (oso altu egon ez bagara ere, 1200 metrotan).

Entrenamendu aldetik esfortzu oso haundia egin dute taldekideek, eta nere aldetik esan behar dut oso pozik nagoela izan duten jarrerakin. Logikoa den nekea pilatzen joan diren arren ez dira inoiz kexaka ibili eta egin beharrekoa egiten aritu dira saioa guztietan. Datozen egunetan ikusiko dugu nolako eragina izan duten saioek, baina esan bezala, txapela kentzeko modukoa.

Batek baino gehiagok amesgaiztoak izan
zituen piano honekin
Denbora asko hartzen zigun arren, dena ez da entrenamendua izan. Taldekideek lasai egoteko eta jolasteko astia ere izan dute. Gauetan, txupa tierra jolasa izan da protagonista. Iluntasuna aprobetxatuz eta linterna eskuan, ederki gozatu dute alberge aurreko zelaian. Ostegun gauean pelikula bat ikusi genuen (susto batzuk tartean) eta ostiral gauean beldur gaua! Batzuk neska pianojolearen istorioarekin lo hartzeko zailtasunak izan zituzten.

Egun mugituena ostirala izan zen. Goizean entrenatu ondoren, kiroldegiko arduradunarekin, Javier-ekin, ordu beteko ibilaldi bat egitera joan ginen, ibilaldi lasaia eta atsegina izan zen Panticosako ingurune paregabetik barrena. Bazkaldu ostean orientazioa eta pista jolasa egiten ibili ginen. Jolas honetarako 3 talde egin genituen eta gure artean erronka bat jarri genuen: azkena geratzen zen taldeak urtegian bainatu beharko zuen. Bigarren iritsi zen taldea izkutatuta ibili zen eta azken taldea iritsi zenean, bigaren zirela pentsatuz, aurpegi aldaketa ikusgarria izan zuten gu alberge barruan ikustean!

Bertako igerilari batzuk eta gu jakuzzi aurrean
Ostiralean bertan, entrenamendu garaian bertako haurrak gu ikusten egon ziren eta momentu hori elkar ezagutzeko erabili genuen, txanoak txandatu eta elkarri gauzak galdetzeko eta hitzegiteko ere bai.






Gauzak horrela, tartean, egunez egun hiltzailea muxuak banatzen, konplizeak egiten eta jendea hiltzen ibili zen poliziaren begiradapean. Poliziak etxerako bueltan harrapatu zuen hiltzailea, eskerrak!

Larunbatean, denok nekatuta baina egun oso onak pasa ditugunaren sentsazioarekin bueltatu ginen etxera,. Igandean ondo merezitako atsedena. 

IRITSIERA
Iritsi ginenean, alberge aurreko zelai eta urtegi ederrak ikusi genituen. Denbora pixka bat pasa ondoren, batzuk ezin izan zioten urtegiaren tenperatura neurtzeko tentazioari aurre egin.




ENTRENAMENDUA
Lehenengo aldiz entrenatzera igo ginenean lehen sorpresa kiroldegiko atean topatu genuen. Bertan gure kontzentrazioaren berri ematen zuen kartel bat ikusi genuen. Ilusioa egin zigula ezin ukatu. Gainontzean entrenatzeko leku ederra, igerileku ona jakuzzi, sauna eta turkiar bainu eta guzti. Bertako gimnasioa ere erabili genuen.














HILTZAILEAREN JOLASA
Atean eskelak pilatzen joan ziren
Lehen egunetik azkenera bitartean hiltzailearen jolasa martxan egon zen. Rolak banatu ostean hiltzailea muxu bidez jendea zulora bidaltzen joan zen poliziaren begiradapean. Eskela ugari pilatu ziren gure gelako atean. Azkenean etxerako bueltan poliziak hiltzailea eta bere konplizea harrapatu zituen, eskerrak! Mundua seguruagoa da orain!











MENDI IBILALDIA
Ostiral goizean, entrenatu ostean, kiroldegiko arduradunarekin mendi ibilaldi lasai bat egitera joan ginen. Ibilaldia laburra izanagatik ezin izan genuen bertako paisaiaz bete betean gozatu baina ikusi genuena benetan ederra izan zen.






ORIENTAZIOA ETA PISTA JOLASA
Egun berean baina bazkaldu ondoren orientazio eta pista jolasean aritu ginen. Hiru taldetan banatu eta bakoitza bere pista eta norabideen bila. Esan bezala, azkeneko taldeak urtegi hotzean bainua hartu behar izan zuen larunbat eguerdian.
Hemen behean bainuaren bideoa uzten dizuet.







AUPA EKIPO !!! AUU! AUU! AUU!


Comentarios

Publicar un comentario